Desaguadero

Koordenatuak: 33°50′50″S 66°51′44″W / 33.847175°S 66.8623126°W / -33.847175; -66.8623126
Wikipedia, Entziklopedia askea
Desaguadero ibaia
Río Desaguadero (es)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.515 km
Geografia
Map
Koordenatuak33°50′50″S 66°51′44″W / 33.847175°S 66.8623126°W / -33.847175; -66.8623126
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera260.000 km²
Bokalea
()
Colorado

Desaguadero mendebaldeko Argentinako ibaia da. 1498 km luze da eta 260.000 km²ko arroa drainatzen du. Berez Coloradoren ibaiadarra bada ere, gaur egun arro ia endorreikoa da: jeneralean ura agortzen da, Coloradora iristsi gabe[1].

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bermejo, Desaguadero, Salado, Chadileuvu eta Curaco izenaz ezagutzen da ibaiaren goi-ibilgua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cerro Bonete Chicon (La Riojako probintzia) du iturburua. Ur emari handikoa da hasieran, baina lurralde idorretan barneratzen da ondoren eta lurruntzearen eta lurren ureztatzearen ondorioz, urik gabe iritsi ohi da behe-ibilgura. Beraz, euri asko egiten duenean baizik ez da Colorado ibairaino iristen Desaguaderoren ura.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jachal, San Juan, Mendoza, Tunayan, Diamante eta Atuel dira ibaiaren adar nagusiak.

Zeharkatutako udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desaguaderoren emaria 16 urtez (1983-1998 bitartean) neurtua izan da La Reformako estazioan (La Pampako probintzia), Coloradorekin elkartu baino 150 km lehenago[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 350.000 km² ditu. Urteko batez besteko emaria 23,57 m³ segundokoa da. Emari handiena ekainean du (31,5 m³/s), eta txikiena abenduan (7,3 m³/s).

Desaguadero ibaiaren batez besteko emariak (/s), La Reformako estazioan neurtuak
Datuak: 1983 eta 1998 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Un río en vías de desaparición. laarena.com.ar (Noiz kontsultatua: 2015-07-19).
  2. Estudio Integral de la Cuenca del Desaguadero. lapampa.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-09-17).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]