Desamendi

Koordenatuak: 42°58′50″N 2°01′59″W / 42.9805859°N 2.0330155°W / 42.9805859; -2.0330155
Wikipedia, Entziklopedia askea
Desamendi
Datu orokorrak
Garaiera1.305 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°58′50″N 2°01′59″W / 42.9805859°N 2.0330155°W / 42.9805859; -2.0330155
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGuardetxe
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Desamendi Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1305 metroko garaiera duena. Errenagan hasten den gailur talde batetako mendirik garaiena da, Gipuzkoako mugaren ondo-ondoan dagoena, eta ekialderanzko norabidea hartzen du, Malloako tontorrekin paraleloan, Txameni eta Beloki mendietatik igaroz. Hala eta guztiz ere, tontor hau Euskal Herriko mendien katalogoan bilduta ez egoteak, zertxobait ahaztua uzten du, bertara iristea nahiko erraza den arren, Errenagako babeslekuetara doan hain erabilia den ibilbidearen ondoan baitago. Tontorra, Desaomendi bezala ere izendatua da, eta Deesamendi bezala transkribatua da.

Irispideak

Guardetxetik, Intzazelai edo Pagomariko lautaden bidea jarraitu behar da, eta, Mandarrate izeneko lepotik, Errenagako babeslekuetara doan bidea jarraitu behar da. Errenaga mendiaren tontorrera iritsi aurretik, eskumatarantz desbideratu behar da, Desamendi mendiaren muino zabalerantz. Ibilbide gomendagarriago bat, bakartiagoa izateagatik, Pagomaritik iparraldera jarraitzea da, Desao izeneko babeslekura eta Urrutiko lurriña izeneko lepora iritsi arte, Desamendi eta Desamendi txikiren artean. Ekialdeko muino belartsutik, tontorrera iristen da. Desaotik, zuzenean hel daiteke tontorrera, lepora iritsi beharrik gabe.

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa