Desertizazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Taklamakan basamortua.
Aral itsasoaren uzkurtzea.

Desertizazioa prozesu bat da non lurralde batek desertuaren baldintza klimatikoak dauzka. Fenomeno honen faktoreak asko izan daitezke, batik bat Naturako lurraldetan landare espezieak desagertzea, lurraren higadura gertatzea edota uraren gabezia ematea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1949 urtean, Saharako basamortuaren alboan lan egiten zuen frantziar basozain batek sortu zuen desertizazioaren kontzeptua. Afrika mendebaldeko, Saharako basamortuaren alboko eremua gero eta basamortuago bilakatzen ari zen. Hau ikusirik, hondamen gradual hau deskribatzen hasi zen.

Aitzitik ez zen kontuan artu 70eko hamarkadaren hasierara arte non Saharatik hegoaldera dagoen gune bateko lehorte izugarriaren ondorioz 200.000 pertsona baino gehiago goseak hil ziren. Hortik aurrera, erakunde ofizialek fenomeno horri berehala era bateratuan aurre egiteko beharra ikusi zuten arazo global bat izateagatik. Irtenbidea denbora pasa ahala zailagoa izaten ari da.

1977 izan zen Desertizazioaren Aurkako Nazio Batuen aurreneko hitzaldia Nairobin. 1994an Neurri eskasak hartu ziren, Nazio Batuen Ingurumenari buruzko Konferentzia egin eta urtebetera, Batzar Orokorrak Desertizazioari aurre egiteko Nazio Batuen Erakundearen Konbentzioaren arauak onartu zituen, 18 hilabeteko lanaren ondoren. Ekintza planaren bide funtsezkoenak zehaztu ziren orduan. 1996ko Abenduaren 26an sartu ziren indarrean arauak Desertizazioari aurre egiteko. 50 herrialdek parte hartzen zuten, Espainiako elkarte autonomoak; jadanik, gaur egun 100 herrialdek onartu dute.

Eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desertizazioaren etapetako bat Landare-estalkiaren suntsipena da. Baina desertizazioaren kliskagailu bakarra ez hau beti izan behar. basamortuko lur elkorrak kausa edo efektua izan daiteke ere. Hasiera batean lur horiek emankorrak izan zitezkeen non, nekazaritza laborantza ematen zen. Gizarte populazioaren igoera eman zenean, lur eremuen ustiapen bortitzago bat sortu zen eskari kopurua produzitzeko.

Fenomeno honen bigarren fasea, lur horien elikagaiak guztiz bukatzen direnean gertatzen da. Orduan, lurraren landare geruza galtzen da eta higatu egiten da ura eta haizearen bitartez. Higatzen jarraitu ahala arroka bihurtu daiteke. Laborantza leku gehienetan lurra azkarrago higatu egiten da, laborantza lekua sortzeko behar den denborarekin konparatuta.

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Degradazio kimikoaren ondorioz:
    • Lurralde batean Ongarrien falta ematen denean.
    • Lurraren kutsadura ematen denean produktu kimikoen erabileragatik.
    • Lurra gazi edo alkalinoengatik (gatzetan aberatsak diren urak, ureztapenetan erabiltzeagatik gertatzen da)
  • Degradazio fisikoen ondorioz:
    • Lur azaleraren galera ematen da lurra trinkotzen delako. Obretan fenomeno berdina gertatzen da zapalgailua pasatzen denean.
  • Degradazio biologikoa:
    • Materia organikoaren edo humus aren mineralizazioarengatik ematen da.
  • Higadura eoliko eta hidrikoaren ondorioz:
    • Espainian faktore garrantzitsuena higadura hidrikoa da.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Landaretza eta faunaren galera, materiaren zikloan eta ekosistemako energietan oinarrituta.
  • Desoreka handia Lurreko ekosisteman, Landare txarren hazkundea dela eta.
  • Lurraren Emankortasunaren galera progresiboa. Honek ongarri kimikoen beharra eskatzen die nekazariei eta azkenean landatze gunean kalitatea asko jaisten da.
  • Lur eremuaren eta landare espezien gutxienera edo bukaera.
  • Giroko hezetasunaren gutxienera.
  • lur hareatsuaren osaketa.

Desertizazioa ematen den lurralde orokorrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desertizazioa munduan.
  • Madagaskar: munduko higatuen dagoen lurraldea. 93% baso tropikala da eta bere oihana euritsuaren 66% ebaki egin da.
  • Afrika: lurralde populatuetan eta baliabide gutxiekin, desertizazioaren igoera bat nabaritzen da. Adibidez: Sahara beheko eskualdea.
  • Espainian: Europan desertizazio indize handien duen lurraldea da.
  • Italia: Europako desertizazio indize txikiena duen lurraldea.
  • Argentina: Patagonia Argentina, oso kaltetua izaten ari da fenomeno honengatik. Batik bat Argentinako zentroan ematen da baina kosta zonaldean ere ematen da. Egoera honen kausak, abeltzaintza, nekazaritza txar bat, uraren erabilera eskasa, petrolioaren ustiatzea,... dira.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Desertizazio Aldatu lotura Wikidatan