Desmond Morris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Desmond Morris

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDesmond John Morris
JaiotzaPurton (en) Itzuli1928ko urtarrilaren 24a (96 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaMagdalen College
Birminghamgo Unibertsitatea
Dauntsey's School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaHonoris Causa
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, etnologoa, margolaria, etologoa, primatologist (en) Itzuli, zoologoa, telebista aurkezlea, ilustratzailea eta sociobiologist (en) Itzuli
Lantokia(k)Oxford
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakNikolaas Tinbergen
KidetzaLondresko Zoologia Elkartea
Mugimenduasurrealismoa
desmond-morris.com
IMDB: nm0606493 Edit the value on Wikidata

Desmond John Morris (Purton, Wiltshire, Ingalaterra, 1928ko urtarrilaren 24a - ) zoologo eta etologo ingelesa da. Ramona Baulch historialariarekin ezkondua dago, eta hainbat liburu elkarrekin idatzi dituzte.

1960an ITV telebista independienteko saio bateko aurkezle gisa egin zen ezagun. Saioak Zoo Time izena zuen. Bere ikasketak animalien portaerari buruzkoak dira eta, hortik abiatuta, gisa portaerari buruzkoak. Giza portaera ikuspegi zoologiko batetik azaltzen du, azalpen soziologiko, psikologiko eta arkeologikoak alde batera utzita. Hortik abiatuta hainbat liburu idatzi ditu eta telebista saio ugari produzitu. Hala ere ikuspegi zoologiko honek eztabaida sutsua sortu du.

Bere libururik ezagunena The Naked Ape da, Tximino biluzia, 1967an idatzia. Animalia kontratuan ekologiari buruz hitz egiten du. Giza zoologikoa liburuan gizakia eta hiri-portaera aztertzen ditu.

Feminismoari buruz ere Emakumea biluzik idatzi du. Bertan hainbat kulturetan emakumea estaltzeko dagoen joera aztertzen du.

Artista gisa surrealismoan egin ditu ekarpenak.