Desna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Desna
Десна
Desna river in Yelnya.jpg
Desna ibaia Jelnian (Smolensk oblasta)
Kokapena Errusia Errusia

Ukraina Ukraina

Luzera 1130 km
Arroa 88900 km²
Emaria ahoan 360 m³/s
Iturburua Smolensk oblasta (Errusia)
Ibai ahoa Dnieper
Desna.png

Desna (errusieraz: Десна; ukraineraz: Десна) Errusia eta Ukrainako ibaia da, Dnieperren ezkerraldeko adarra. 1.130 kmko luzera eta 88.900 km²ko arroa ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako Smolensk eta Briansk oblastak eta Ukrainako Txernihiv eta Sumyko oblastak zeharkatu ondoren, Kievetik hurbil, Dnieper ibaira isurtzen da. 1.130 kmko luzera du, eta 535 kilometroz nabigagarria da (Novhorod-Siverskitik aurrera).

Ibaiadar nagusiak Bolva, Seim, Oster, Sudost eta Snov dira. Ibai bazterreko hiri garrantzitsuenak, berriz, Errusiako Jelnia, Jukovka, Briansk, Desnogorsk, Trubtxevsk eta Ukrainako Novhorod-Siverski, Txernihiv eta Oster dira.

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desnaren emaria 1884-1995 bitartean neurtua izan da Txernihiven (ahoa baino 120 km lehenago)[1]. Gune horretan, drainatutako azalerak 81.400 km² du, arro osoaren % 91,6. Urteko batezbesteko emaria 321 m³/s da; emari handiena apirilean du (1.106 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikienak iraila (144 m³/s) eta otsailean (153 m³/s). Abendu hasieratik apiril hasiera arte izozturik egoten da.

Desnaren batezbesteko emariak (m³/s), Txernihiven neurtuak
Datuak: 1884 eta 1995 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Desna Txernihiven Webworld.unesco.org
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Desna Aldatu lotura Wikidatan