Elikadura-urritasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Desnutrizio» orritik birbideratua)
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Elikadura-urritasuna[1], haz-nekea[1] edo desnutrizioa elikadura desegoki, ez-nahikoa edo arazo metaboliko baten ondorioz sortutako osasun-arazoa da. Jan-neurri orekagabe bati, kopuru zein nolakotasunaren arabera, jarraitzearen ondorioz sortzen da. Gehiegikeriagatik (gizeneria sortuz) edo urritasunagatik sor daiteke. Elikadura-urritasunaren ondorioak itzulezinak izan daitezke, batez ere ume edo gazteetan izaten denean. Txarto elikatutako pertsonek kaloria urriko jan-neurriak edo proteina, bitamina edota mikromineralik gabeko jan-neurriak dituzte. Horren ondorioz sortzen diren gaixotasunak gutxiegitasunezkoak direla esaten da, mentsagatik sortutakoak. Eskorbutoa, adibidez, C bitaminaren mentsagatik gaixoak pairatzen duen eritasuna da. Elikadura-urritasunak hainbat gaitz sorraraz ditzake: hazkuntzaren endurtzea; adimen, gizartekoitasun, buruzagitza, jarduera, energia, gihar-garapen eta indarraren murrizketa...

Nutrizio desegoki batengatik eratorritako gaixotasun garrantzitsu edo ezagunenak anemia, arteriosklerosia, minbizi-mota batzuk, diabetes mellitusa, gizeneria, hipertentsio arteriala, abitaminosia (beriberi, errakitismoa, eskorbutoa, pelagra), golo endemikoa, bulimia urduria, anorexia urduria eta muskulu-dismorfia dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.