Detritu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Detrituak hondakinak dira, orokorrean solidoak, iturri organiko eta mineralen deskonposaketatik datozenak. Materia hila da. Materia organiko ustela den arren, badago bizidunik horretaz elikatzen denik. Orokorrean, ur geldietan bizi dira, urtegietan, eta saprofago edo saprofito izena hartzen dute.

Geologian [aldatu]

Geologian, material soltea edo sedimentua da. Higaduraren, garraioaren, meteorizazio kimiko eta fisikoaren eta prozesu diagenetikoen ondorio dira. Detritu materiala, arro sedimentario izeneko sakonune topografikoko tokietan biltzen dira. Metaturiko sedimentuek harkaitz sedimentarioak eratzen dituzte. Ohiko detritu material bat, oso ezaguna gainera, buztinak dira, feldespatoen meteorizazio kimikoaren produktu direnak. Buztinak, pikor fineko mineralak dira, mikaren antzerako egitura laminarra dutenak. Buztin hitzak, harkaitz sedimentario detritikoak osatzen dituzten klasto baten tamaina izendatzen du. Buztin minerala bera izendatzeko ere erabiltzen da, buztinaren tamainako sedimentu guztiak ez baitaude buztin mineralez osaturik.

Ohiko beste detritu material bat kuartzoa da, ugaria eta egonkorra baita (Bowenen kristalizazio sailaren arabera). Gainera, ondo jasaten du meteorizazio kimikoa. Mika eta feldespatoak ere aurki ditzakegu.