Deustuko San Pedro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43°16′20″N 2°56′45″W / 43.27222°N 2.94583°W / 43.27222; -2.94583

Botika Zaharra eta Tigrearen eraikina.

Deustuko San Pedro Bilboko auzoa da.

Bilboko lehen distrituan kokatuta dago. Deustuko San Pedrok izena ematen dio barrutiari, izan ere, antzinako Deustuko elizatearen erdigunea zen, San Pedro elizaren inguruan. Elizatearen mugak gaur egun Deustuko barrutiak dituen berak ziren. Auzoko eraikinik garrantzitsuenen artean Bidarte jauregia eta Deustuko Unibertsitatea daude.

Auzoak 22.625 biztanle dauzka eta 188,94 hektareako azalera. Guztira 120 biztanle bizi dira hektareako. Datozen urteetan Zorrotzaurre auzo berria eraikiko da auzoaren Erribera gunean, guztira 5.300 etxebizitza. Zorrotzaurreko proiektua gauzatzeko Deustuko kanala desagertu egingo da eta Zorrotzaurre uharte bihurtuko da.

[aldatu] Garraiobideak

Bilbon hobekien komunikaturiko auzoa da Deustuko San Pedro. Batetik Bilboko metroak geltokia dauka auzoan, bestetik Euskotrenen Txorierriko lineak geltokia dauka Ramon y Cajal kalearen ondoan. Horrez gain, Bilbobus autobus konpainiako lau lineak zeharkatzen dute auzoa, 10, 13, 18 eta 71 zenbakidunek, hain zuzen ere. Linea horiek auzoa hiriko ekialde, mendebalde eta hegoaldeko auzo ia guztiekin elkartzen dute.

[aldatu] Kale garrantzitsuenak

  • Lehendakari Agirre etorbidea
  • Ramon y Cajal kalea
  • Madariaga etorbidea
  • Blas de Otero kalea

[aldatu] Ikus, gainera


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak