Dezimo Junio Silano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dezimo Junio Silano
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 62 - K.a. 62
edil

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, ? ( urte)
Familia
AitaMarcus Junius Silanus
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Servilia (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaJunii Silani (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Dezimo Junio Silano (latinez: Decimus Junius Silanus) Erromatar Errepublikako kontsula izan zen K.a. 62an

K.a. 70ean edila izan ondoren, kontsul izateko asmoan porrot egin zuen K.a. 63an, baina urte bete beranduago lortu zuen, eta kontsul izan zen K.a. 62an Luzio Lizinio Murenarekin batera, Luzio Sergio Katilinaren hautagaitza garaituz. Honek, bigarren aldiz porrot egin ondoren, K.a. 63an ere aurkeztu baitzuen kontsul izateko bere hautagaitza, bere bigarren konspirazioa egin zuen. Silanok, Murenarekin batera, Lizia Junia legea proposatu zuen.

Gaio Julio Zesarren maitalerik garrantzitsuena izan zen Servilia Zepionisen bigarren senarra izan zen, honengandik, adulterioagatik banandu zelarik. Serviliarekin, hiru alaba izan zituen, horietako bat, Marko Emilio Lepido triunbiroarekin ezkondua, beste bat, Gaio Kasio Longinorekin, Zesarren hiltzailea izan zena. Serviliaren seme zen Marko Junio Brutoren aitaordea ere bazen.

Silano, gaixotasun luze bat jasan ondoren hil zen.


Aurrekoa
Marko Tulio Zizeron eta Gaio Antonio Hibrida
Erromatar Errepublikako kontsula Luzio Lizinio Murenarekin batera
K.a. 62
Ondorengoa
Marko Pupio Pison Frugi Kalpurniano eta Marko Valerio Mesala Niger