Dhankuta

Koordenatuak: 26°58′26″N 87°20′36″E / 26.9739°N 87.3433°E / 26.9739; 87.3433
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dhankuta
धनकुटा
giza kokalekua
Dhankuta Bazaar
Administrazioa
Herrialdea Nepal
ZonaKoshi Gunea
Posta kodea56800
Geografia
Koordenatuak26°58′26″N 87°20′36″E / 26.9739°N 87.3433°E / 26.9739; 87.3433
Map
Altuera1.109
Demografia
Biztanleria26.440 (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia026
Ordu eremuaUTC+05:45
dhankutamun.gov.np

Dhankuta edo Dhanakuta (nepaleraz धनकुटा) Nepalgo Ekialdeko eskualdeko hiriburua da, ez ordea bera dagoen Koshi Gunekoa, hau Dharan baita.

Etnia eta erlijioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dhankuta Bazaar da hiriaren erdigunea eta nagusiki newaria da, hindua beraz. Merkataritza zentrua da. Inguruan nekazal eremua du eta bertan budistak diren Limbu, Tamang eta Tibetarrak banatzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dhankuta isolaturik egon den mendiko herria izan da, bertara iristea zaila baitzen Katmandutik zein Terai lautadatik. Isolamendu honen ondorioz autogobernatu beharra izan da. Bada Hakim errege feudalari Nepalgo ekialdea gobernatzeko ardura eman zitzaion. Bazuen gartzela, bai eta armadaren egoitza ere. 1930ean Dhankutak Nepalgo abangoardia kulturaltzat zeukan bere burua eta elite intelektual bat garatu zuen eta Katmandutik kanpora zegoen eskola bakarra sortu zuen. Urte gutxiren buruan neskentzako eskola ere sortuko zuen.

1963an Nepalen gaur egungo banaketa administratiboa finkatzean Bada Hakimen boterea distrituko presidentearengana pasa zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]