Dhu al-Hijjah

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dhu al-Hijjah (arabieraz ذو الحجة) islamiar egutegiaren hamabigarren hilabetea da. Izenak euskaraz "erromesaldiarena" esan nahi du, izan ere, hilabete honetan musulmanek Hajj edo Mekarako erromesaldia egiten dute. Eid al-Adha edo sakrifizioaren eguna ere hilabete honeta ospatzen dute, islamiar egutegiaren urteko azken hilabetea dena.

Islamiar egutegia ilargiaren araberakoa denez, urtea eguzkiaren araberakoa den gregoriotar egutegia baino 15 egun laburragoa da. Horrexegatik Dhu al-Hijjaha ez da urtero gregoriotar egutegiko egun berean hasten. Azken urteetako Dhu al-Hijjaha data hauetan da:

  • Hejiraren 1427ko Dhu al-Hijjah – 2006ko abenduaren 22tik 2007ko urtarrilaren 19ra.
  • Hejiraren 1428ko Dhu al-Hijjah – 2007ko abenduaren 11tik 2008ko urtarrilaren 9ra.
  • Hejiraren 1429ko Dhu al-Hijjah – 2008ko azaroaren 30etik 2008ko abenduaren 28ra.
  • Hejiraren 1430eko Dhu al-Hijjah - 2009ko azaroaren 19tik 2009ko abenduaren 17ra.
  • Hejiraren 1431ko Dhu al-Hijjah - 2010eko azaroaren 7tik 2010eko abenduaren 6ra.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]