Dialektoen continuum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Europako dialekto edo hizkuntzen continuum ezagunenak. Hemen, koloreek —argiek zein ilunek— continuum bana irudikatzen dute.

Geziei jarraikiz, alde txikiak nabarituko genituzke hurbileko dialektoen artean; distantzia geografiko handiagoarekin batera, baina, aldaketa handiagoak nabarituko genituzke

.

Arabieraren dialektoak. Arabiera garaikidean, elkarrekiko ulergarritasuna ez dago ziurtatuta elkarrengandik oso urruti dauden dialektoen artean.

Hurbileko herri batetik bestera, ordea, askoz aldaketa txikiagoak aurkituko ditugu dialektoen artean, dialektogune bat eratuz.

Dialektoen continuuma edo dialektogunea, Leonard Bloomfield hizkuntzalariak[1] deskribaturiko fenomenoa da. Hizkuntzalari hark defendatzen zuen dialekto multzoen azterketek aldaketa txikiak erakusten zituztela geografikoki hurbil bizi ziren hiztunen artean. Herri batetik bestera aldeak nabari dira, baina hurbileko herrien artean dialektoen arteko aldeak txikiak dira, batez ere kanpoko aztertzaileentzat. Hiztunen beren ikuspegitik diferentzia horiek nabarmenagoak izan litezke. Alboko herrietako hiztunekin, elkarrekiko ulergarritasuna ia beti ziurtaturik egoten da.

Denborarekin continuum batzuk desagertu egiten dira. Hori gertatuko da aldaera dialektal batzuk galduz gero. Horrela gertatu omen zen, esate baterako, Arabako iparraldeko euskara galdu zenean; mendebaldetik Sakanara zihoan continuum baten gezia eten egin zen.[2]

Hizkuntza estandar boteretsu batek ere aldaketa dialektalak leundu eta continuum bat desegin dezake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bloomfield, Leonard (1935). Language, George Allen & Unwin: London, 51. orrialdea. Liburua Itziar Lakak euskaratu zuen (Agustin García Calvoren hitzaurrea eta guzti): Hizkuntza, Klasikoak. 1994.
  2. Ikus Koldo Zuazo: Sakanako euskara. Burundako hizkera. Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2010.