Dialogismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dialogismo pentsamendu figura erretorikoa da. Honen funtsa zera da: testuaren edo enuntziazioaren subjetuak bere buruari galderak egiten dizkio eta erantzunen itxura egiten du elkarrizketa edo bakarizketa antzeko egitura sortuz.[1] Erretorikan "sermocinatio" bezala ezagutzen da. Esaterako:

Zertarako jaio nintzen?
Betiko galtzeko?

Hona hemen Urko kantariaren abesti ospetsu baten estrofa figura horren gainean egina:[2]

Galdetu nion neure buruari
Nor nintzen ni, nor nintzen ni.
Galdetu nion neure buruari
Nor nintzen ni, nor nintzen ni.
Arrotz hizkuntz baten hitz egiten beti
Jakin gabe nor nintzen ni.

Prosan ere eman daiteke figura. Kritiko askorentzat, esaterako Julia Kristevarentzat, nobelaren beraren egituran dialogismoak garrantzi handia du.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]