Diazepam
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Diazepam ("Valium" izen komertziala Frantzia eta Espainian) farmako antiepileptiko eta antsiolitikoa da. Erdibizitza luzeko bentzodiazepinen deribatua da eta eragin antsiolitiko, konbultsiokontrako, hipnotiko, sedagarri, erlaxagarri muskular eta amnesikoak ditu.
Diazepam "Ezinbesteko Medikamenduen Zerreda"-n dago OME-k (Osasunerako Mundu Erakundea) hala erabakita.
[aldatu] Erabilera terapeutikoa
Antsietatea, insomnioa, konbultsioak eta espasmo muskularrak tratatzeko erabiltzen da. Oso erabilgarria da Status epilepticus deiturikoan non atake epileptiko jarraiak gertatzen diren eta gelditu ezean gaixoaren bizia arriskuan jartzen den. Baita tetanosaren tratamenduan ere.
Zenbait kasuan kirurgian ere erabiltzen da tentsioa eta antsietatea murriztu eta amnesia sortzeko.
[aldatu] Eragin desiragaitzak
- Logura
- Ikasi edo arreta mantentzeko arazoak
- Amnesia anterogradoa
[aldatu] Posologia
- Antsietatea: Ahotik hartuta 5-10 mgr/8-12 ordu.
- Status epilepticus edo epilepsia etengabekoa: Zainaren bidez motel sartu behar da, 2.5-10 mgr, errepikatu daitekeena. Gehienezko dosia: 30 mgr egunean.