Dick Pound

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dick Pound (2010)

Richard William Duncan Pound (1942ko martxoak 22) Dick Pound bezala ezaguna, kanadar igerilari ohi eta abokatu bat da, batez ere dopingaren aurkako borrokaren bultzatzaile nagusietako bat izateagatik ezaguna. COIko presidenteordea eta AMAren lehen presidentea izan zen, agentzia hau berak propio bultzatu zuelarik kirolean dopingaren aurkako borroka sustatu eta hobetzeko.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan igerilari bezala parte hartu zuen 1960ko Udako Olinpiar Jokoetan Erroman, 100 metro estilo libreko proban (6. amaituz) eta erreleboetan. Ondoren, Zuzenbidean lizentziatu zen.

Pound COIko presidenteordea zen 1988ko Seulgo Udako Olinpiar Jokoetan bere herkidea zen Ben Johnsonek (hasiera batean 100 metro lauko probako txapelduna) dopingaren aurkako kontrol batean positibo eman zuenean. Pound, nahigabetua, pertsonalki arduratu zen kasu honetaz, Ben Johnson dopingagatik kaleratua geratuz amaitu zena. Prozesu honek eragin handia izan zuen Poundengan, dopingaren aurkako borrokalari sutsu bihurtu zena.

1999an, COIren aldetik Munduko Dopingaren Aurkako Agentziaren sorrera bultzatu zuen. Pound bera izan zen lehen presidentea.

2001ean, Juan Antonio Samaranchek COIko presidentzia utzi ondoren, erakunde honen presidentziarako hautagai bezala aurkeztu zen, bozketetan hirugarren postuan geratu zen arren, bere arerio izan ziren Jacques Rogge (presidente aukeratua izan zena) eta Kim-Un-Yong hegokorearraren atzetik (2002ko Salt Lake Cityko Neguko Olinpiar Jokoetako ustelkeria eskandaluetan parte hartu zuena eta beranduago hegokorear gobernuak zigortu zuena).

2007an, AMAko bere presidentziaren amaieran, berrautatua izateko hautagai bezala ez zela aurkeztuko iragarri zuen. Munduko Dopingaren Aurkako III. Konferentzian, Madrilen ospatu zena eta non bere ordezkoa aukeratu zen, Poundek honako hausnarketa hau egin zuen Puerto Operazioari buruz:

« Txostenen batzuk murgilduta zeuden kirolari bakarrak txirrindulariak zirela iradokitzeak arduratu egiten gaitu. Ez zait sinesgarria iruditzen.  »

Poundek AMAren presidentzia ofizialki 2007ko abenduak 31n utzi zuen, bere ordezkoa John Fahey australiarrak hartuz. Dopingaren aurkako borrokan egin zuen lanaren ondorioz Kirol Izpirituarentzako Laureus Saria jaso zuen 2008an.

Gaur egun, dopingaren aurkako borrokan dihardu.

2008an Veveyko suitzar gortearen aurrean salatu zuten UCIk eta Hein Verbruggenek (erakundeko presidentea) azken bi hauen dopingaren aurkako borrokari eginiko etengabeko kritikengatik, gutxiegitzat jotzen baitzituen. 2009ko abenduan salatzaileek karguak erretiratu zituzten Poundekin epaitegietatik kanpo lortutako akordio baten ondorioz, bere iruzkinetakoren batzuk "gehiegizkoak izan zirela" onartu zuena, "UCIk eta Hein Verbruggenek dopinga ezabatzeko ezer ez zutela egiten bezala interpretatu baziren". Akordioan, bi aldeek gai honi buruz iruzkin gehiagorik ez egiteko konpromezua hartu zuten, eta alde bakoitza prozesutik eratorritako bere gastu propioetaz arduratuko zela, hala amaitua geratuz.

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Dick Pound