Didio Juliano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Didio Juliano


Erromatar enperadorea

193ko martxoaren 28a - 193ko ekainaren 1a
Pertinax - Septimio Severo
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaMediolanum (en) Itzuli133ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Antzinako Erroma
BizilekuaMilan
HeriotzaErroma193ko ekainaren 1a (60 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: burugabetzea
Familia
AitaQuintus Petronius Didius Severus
AmaAemilia Clara
Ezkontidea(k)Manlia Scantilla (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra

Find a Grave: 35110414 Edit the value on Wikidata

Artikulu hau enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko»

Marko Severo Didio Juliano (latinez: Marcus Severus Didius Julianus; 133193) erromatar enperadore izan zen 193ko martxoaren 28tik ekainaren 1 arte. Inperioa lortu zuen Pretoriar Guardiari erosiz, zeinek aurrekoa, Pertinax, hil zuen. Hau guztia zela eta gerra zibila piztu zen 193 eta 197 bitartean. Ondorengoak, Septimio Severok, hiltzera zigortu zuen Didio Juliano.

Milango familia noble batean jaio zen Didio Juliano. Edonola ere, Domitia Luzilak, Marko Aurelioren amak, hezi zuen.

175ean kontsula izan zen. Pertinax hil ondoren, Pretoriar Goardiak enkantean saldu zuen enperadore postua. Didio Julianok 25.000 sestertzio eskaini zion pretoriar bakoitzari. Hortaz, Pretoriar Goardiaren mehatxupean, Senatuak enperadore izendatu zuen Didio Juliano. Emazte eta alabak Augusta titulua jaso zuten.

Salmenta horrek matxinadak eragin zituen Inperioan zehar: Peszenio Niger Sirian, Klodio Albino Britanian eta Septimio Severo Panonian. Azken hau, denbora galdu gabe, Erromara abiatu zen. Hor, Didio Juliano atzemanda, hiltzera zigortu zuen. Pretoriar Guardia desegin zuen eta Pertinaxen hiltzaileak ere hil zituen Septimio Severok.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Didio Juliano Aldatu lotura Wikidatan