Die Nibelungen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Die Nibelungen
Datuak
Jatorrizko izenburua 'Die Nibelungen: Siegfried (1. atala)
Die Nibelungen: Kriemhilds Rache (2. atala)
Urtea 1924
Estreinaldia 1924ko otsailaren 14a (1. atala)
1924ko apirilaren 26a (2. atala)
Generoa Epikoa
Abentura
Herrialdea AlemaniaAlemania
Iraupena 143 min. (1. atala)
145 min. (2. atala)
Banatzailea Decla-Bioscop
UFA
Zuzendaria
Fritz Lang
Ekoizleak
Erich Pommer
Gidoilariak
Thea von Harbou (eleberria)
Thea von Harbou
Fritz Lang (egokitzapena)
Aktoreak
Paul Richter
Margarete Schoen
Hanna Ralph
Bernhard Goetzke
Theodor Loos
Rudolf Klein-Rogge
Rudolf Rittner
Hans Adalbert von Schlettow
Georg August Koch
Georg John
Argazkilariak
Carl Hoffman
Günther Rittau
Walter Ruttmann
Jatorrizko hizkuntza
ahots gabeko filma; intertituluak alemaneraz
Datu gehigarriak
Zuri-beltzean.


Die Nibelungen izenburuak Fritz Langek 1924an sorturiko Die Nibelungen: Siegfried eta Die Nibelungen: Kriemhilds Rache lanak biltzen ditu. XIII. mendeko kontakizunak hartu zituzten oinarri Langek berak eta garai hartan emazte zuen Thea von Harbouk gidoia atontzeko.


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
  • Die Nibelungen: Siegfried. Siegfried errege Guntherren gaztelurantz abiatu da, honen arreba den Kriemhild andereñoarekin ezkondu nahi du-eta. Bidean Fafnir herensugearekin izango du borroka, eta behin azpiratuta haren odoletan hartzen du bainua, garaiezin bihurtuko delakoan. Siegfrieden bizkarrean baina ezki-hosto batek ez dio uzten odolari gorputza erabat bustitzen, eta, horrela, sorginkeriak ez du erabateko eraginik izango. Kriemhildekin ezkonduko bada, Guntherri lagundu beharko dio Brunhild limurtzen. Eta horretan saiatuko da Siegfried: kapa magikoa erabiliz ikusezintasuna baliatuko du Brunhildi hainbat proba fisikotan irabazteko, eta itxura aldatuta, erregearen irudia hartuta, emakumea liluratuko du. Brunhild, erabat haserre eta minduta, Siegfried hiltzeko eskatuko dio Guntherri, eta honek Hagen von Tronje borreroari horrela egiteko aginduko dio: Siegfriedek herensugearen odolez babestuta ez zuen bizkar zatian lantzaren erasoa jasoko du eta hil egingo da. Gertatutakoaz jakitun, Brunhildek bere burua hilko du. Kriemhild nebarengandik lekutuko da, eta mendekua baino ez du gogoan.


  • Die Nibelungen: Kriemhilds Rache. Atilak (Etzelek), hunoen erregeak, Kriemhildekin ezkondu nahi du, eta asmo hori azaltzen dio Guntherri. Neskak baietz dio, prest dagoela, eta badoa Atilaren erresumara. Heldu, ezkondu eta umea dute handik gutxira. Kriemhildek, orduan, familiakoak eta nibelungoak deitzen ditu berarekin elkartzeko, eta hara ailegatutakoan denak hil ditzaten agindua ematen du. Hagen von Tronjek, Siegfried hil zuen hark, Atila eta Kriemhilden ume jaioberria hilko du orain. Kriemhildek borreroa akatuko du. Artean nibelungo guztiak hilak dira.
Filmaren afixa
Fitxategi:Кремгильда.jpg
Margarete Schoen aktorea da Kriemhild


Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Paul Richter Siegfried
Margarete Schoen Kriemhild
Hanna Ralph Brunhild
Hans Adalbert von Schlettow Hagen von Tronje
Bernhard Goetzke Volker von Alzey
Theodor Loos Gunther
Rudolf Klein-Rogge Etzel
Rudolf Rittner Markgraf Rudiger von Bechlorn
Georg August Koch Hildebrand

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Die Nibelungen Aldatu lotura Wikidatan