Die Welle

Wikipedia, Entziklopedia askea

Die Welle («Olatua») 2008an egindako Alemaniako film bat da. Hamar astean, 2,3 milioi pertsonak ikusi zuten Alemanian, eta mundu osoan ere arrakasta handia izan zuen. Dennis Gansel izan zen zuzendaria eta antzezle nagusiak Jürgen Vogel, Frederick Lau, Jennifer Ulrich eta Max Riemelt dira. Ron Jones irakasle kaliforniarrak egindako giza esperimentu batean —«hirugarren olatua» izenekoan— oinarrituta dago.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakaskuntza ertaineko institutu batean garatzen da istorioa, Alemaniako hiri batean. Rainer Wenger irakasle erdi anarkista batek autokrazia gobernu-formari buruzko jarduera bat lantzea proposatzen die ikasleei, gobernu totalitarioak zertan datzan azaltzeko.

Ikasleak nazkatuta daude nazismoari buruz eztabaidatzeaz, gai hori etengabe agertzen baita Alemaniako eskoletan eta, azkenean, haserre daude: "Tira ba, naziak kaka hutsa ziren. Mezua ulertu dugu". Irakasleak galdera hau egiten die: "Beraz, ez duzue uste Alemanian beste diktadura bat posiblea denik?", eta ikasleak eszeptiko agertzen dira eta ez dute uste nazionalsozialismoaren itzulera egiazko arriskua denik.

Irakasleak, orduan, ikasleen artean esperimentu bat egitea erabakitzen du, masak manipulatzea zer erraza den erakusteko.

Kalterik gabeko ideia batzuen inguruko kontuekin hasten da (diziplina, erkidego-sentimendua), baina egun gutxitan, hura guztia egiazko mugimendu bilakatzen da eta horri izen bat eman diote: Olatua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]