Diego Lopez I.a Harokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Diego Lopez I.a Harokoa 1075 urtean jaioa eta 1124 urtean hila. Ezizena Zuria zuen. Haroko Lope Eneko eta Tekla Diazen semea. Hirugarren Bizkaiko Jauna 1093 eta 1124 artean.

Errioxako Haron bizi zen, ziur asko Billabona auzoan, eta familian lehendabizikoa da toponimoa bere abizenean erabiltzen duena. Alfontso I.a Aragoi eta Nafarroako erregearen aldekoa zen, erregearen zuzendaritzapean Zaragoza okupatu zuen.

Lehendabizikoz, Almizena Andrea, Donibane Garaziko Jaunaren alaba, ezkondu zuen. Honek Lope Diaz semea izan zuen. Bigarrenez, Maria Antso ezkondu zuen (1121 urteko eskritura baten arabera).

Lopez gainera, besteak beste Antso (Toviako Jauna eta Butroi leinuaren sortzailea), Fortun eta Gil Diaz semeak izan zituen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa:

Lope Eneko

Diego Lopez I.a
Bizkaiko jauna
(1093-1124)
Ondorengoa:

Lope Diaz I.a