Diego Lopez III.a Harokoa
Diego Lopez III.a Harokoa (? – Bañares, 1254ko urriaren 4a), Bizkaiko zazpigarren jauna izan zen (1236-1254).
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Bere agintaldiaren hasieran Fernando III.a Gaztelakoa bere osabari zintzotasuna erakutsi zion, baina honek Errioxan zituen lurraldeak kendu eta Gaztela utzi zionean matxinatu zen. Diegok hainbat aldiz matxinatu eta barkamena lortu zuen.
1252an Fernando hil eta Alfontso X.a Jakintsua, Diego Lópezen lehengusua, errege berri izendatu zuten. Diegok tirabirak izan zituen erregearekin eta, hori zela eta, arnegatu (Erdi Aroan jaun feudalek bere nagusia utzi zezaketen), eta nagusi berria bilatu zuen, hau da, Nafarroako erregea.
1254ko urriaren 4an Bañaresko bere jauregian hil zen, bere erreumatismo baretzeko ur irakinean sartu eta kiskali zenean.
Familia [aldatu]
| Aitona Diego Lopez II.a Bizkaiko konde |
Amona Toda Azagrakoa |
Aitona Leongo errege |
Amona - |
| Aita Lope Diaz II.a Bizkaiko konde |
Ama Leongoa |
||
| Diego Lopez III.a Bizkaiko konde |
|||
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
Diego Lopezek Bearnoko bizkondea zen Gilen II.a Bearnokoaren alaba Konstantzia ezkondu zuen. Seme-alabak izan zituzten:
- Lope Diaz III.a (?-1288), Bizkaiko jauna
- Diego Lopez V.a (?-1310), Bizkaiko jauna
- Teresa (?-?), Larako jauna zen Joanes Nuñez I.arekin ezkondua[1]. Joanes Nuñez II.aren ama.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
| Aurrekoa: |
Diego Lopez III.a Bizkaiko jauna (1236-1254) |
Ondorengoa: |