Diego Lopez V.a Harokoa
Diego Lopez V.a Harokoa (- †1310) Bizkaiko jauna izan zen. Diego Lopez III.a Harokoaren eta Bearnoko Constanzaren semea eta Haroko Lope Diaz III.aren anaia. Bizkaiko hamargarren jauna izan zen, 1295etik 1310era.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
Diego Lopez V.a Harokoak Alfontso X.a Gaztelako erregearen aurka jardun zuen lehen urteetan, baina Gaztelako gudarosteko kide izan zen gero. 1288an, Lope Diaz Harokoa Bizkaiko zortzigarren jaun eta anaiaren hilketaren berri jakin zuenean, Aragoiko erregearen alde jarri zen, Gaztelako koroaren aurka. Bi erresuma horien arteko bakea hitzartu zenean (1291), Bizkaira itzuli eta Gaztelako erregearen esku zegoen jaurerriaren aldeko lanetan hasi zen.
1295eko apirilaren 25ean Antso IV.a Gaztela eta Leongoa hil zen, eta Fernando IV.a Gaztela eta Leongoaren inguruan sortu ziren gatazkak zirela eta Diego Lopez V.a Bizkaian sartu eta Maria Diaz I.a Harokoa kanporatu zuen. Emakume hura zen Bizkaiko andrea (haren senar Bizkaiko jauna Alfaroko katastrofearengatik espetxeratuta baitzegoen).
1295. urtean Bizkaiko jaun izendatu zuten. 1300. urteko ekainaren 15ean Bilbo hiribildua sortu zuen, eta urte berean izenpetu zuen Aragoiko Erresumarekiko beste hitzarmen bat, Maria Lopez Harokoarekin ezkondurik zegoen Joan Gaztelako printzeak beretzat hartu nahi baitzuen Bizkaiko jaurerria. 1300. urte amaieran berriro adiskidetu ziren Diego V.a eta Gaztelako erregea, baina Joan printzearen asmoak ez ziren horretan ahitu. Zazpi urtez luzatu zen gatazka eta Diego V.a hil ondoren jaurerria Maria Diaz Haroko andrearen esku geldituko zela bermatzen zuen dokumentu batez amaitu zen (1307). Algecirasko setioan hil zen Diego V.a.
[aldatu] Familia
| Aitona Lope Diaz II.a Bizkaiko konde |
Amona Leongoa |
Aitona Bearnoko kondeorde |
Amona Probentziakoa |
| Aita Diego Lopez III.a Bizkaiko konde |
Ama Bearnokoa |
||
| Diego Lopez V.a Bizkaiko konde |
|||
[aldatu] Ikus, gainera
| Aurrekoa: |
Diego Lopez V.a Bizkaiko jauna (1295-1310) |
Ondorengoa: |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.