Dieu et mon droit

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dieu et mon droit leloa Erresuma Batuko Errege Armarriaren azpialdean agertzen da.

Dieu et mon droit (euskaraz Jainkoa eta nire eskubidea) britainiar monarkiari loturiko leloa da, lelo hau XV. mendean Henrike VI.a Ingalaterrakoak bereganatu zuen. Herrialde honetako armarrian ere ezarri zen.

Leloa ingelesez beharrean frantsesez izatekoaren arrazoia garai hartan herrialde honetako goi klaseetan latina frantsesak ordezkatu zuela da, Henrike VI.a Ingalaterrako erregeaz gain Frantziakoa ere koroatu baizuten.

Esaldi hau ustez Rikardo I.a Ingalaterrakoak 1198an Girorseko guduan pasahitza gisa erabili omen zuen, gudu horretan errege honek frantziarrak garaitu zituen. Leloaren esanahia Rikardo I.ak bere erregetza Jainkoaren boterea eta errege honen ondareari zor ziolako ustean datza, eta honenbestez ez zegoela inongo botere lurtiarrari atxikia.

[aldatu] Bitxikeria

Dieu et mon droit leloa The Beatles musika taldearen txantxetako lelo baten oinarria da: Duit On Mon Dei ahoskatuz, Do It On Monday (euskaraz "Egin Ezak Astelehenean").

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak