Diff'rent Strokes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diff'rent Strokes
Deskribapena
Atalak189 atal (8 denboraldi)
Produkzioa
Iraupena24 minutu
KateaNBC
(1978–1985)
ABC
(1985–1986)

Diff'rent Strokes (euskaraz Modu Ezberdinak) AEBtako telesaila bat izan zen. 1978ko azaroaren 3tik 1986ko martxoaren 7ra NBC (1978–1985) eta ABC (1985–1986) kateetan aireratu zen. Conrad Bain, Gary Coleman, Todd Bridges eta Dana Plato aktoreek antzeztu zutelarik.

Euskal Herrian ETB2an Arnold izenburuaz gaztelaniaz aireratu zen. Ipar Euskal Herrian 1982an TF1 katean eta 1987-1991 artean La Cinq katean, 1991an TF1 katean eta oraintxuki AB1 frantsesez aireratua izan da, denetan ere Arnold et Willis izenburua. Aldiz, Hego Euskal Herrian 1991an Tele5 katean Arnold izenburuaz gaztelaniaz aireratu zen.

Geroxeago, 1987-1989 artean ABC katean aireratu zen Webster telesailak honekin antzekotasun handia izan zuen, hartan ere, arraza zuriko guraso batzuek afromarikar mutiko umezurtz bat adoptatzen zuten komedia zelarik, baina honako honetan ez bezala jada arrakasta askoz ere apalagoa izan zuen.

Argumentua

Philip Drummond (Conrad Bain) New York hiriko Park Avenuera begira dagoen luxuzko atiko baten jabea den aberats zintzo eta zorrotza da. Behinola, Drummondek Harlem auzoko afroamerikar bi mutiko adoptatu eta hezi egingo ditu, Arnold (Gary Coleman) eta Willis Jackson (Todd Bridges) anaiak. Bestalde, Drummondek Kimberly (Dana Plato) izeneko ileori kiskur, aurpegi eder eta izaera oneko berezko alaba bat ere badu. Lau pertsonaiak hauek 1970eko hamarkadako amaiera eta 1980eko hamarkadako lehen erdialdeko AEB eta mundu soko komedia telesail arrakastatsu eta ospetsuenetakoa antzeztu zuten.

Telesaileko esaldi ospetsuena honako zen: "Zertaz ari haiz hizketan, Willis?", Arnoldek bere anaiaren aipamen bati aurre egin nahi zion bakoitzean esan ohi zuena, edota "Zertaz ari haiz hizketan?" edonori jaurti ohi zion esaldia edo zerbaitek ustekabean harrapatzen zuen unean aipatzen zuen esaldia, jatorrizko ingelesezko bertsioan: "What'chu talkin' 'bout, Willis?"

Telesaileko protagonistak garai hartako AEBtako Nancy Reagan Leheen Damarekin batera.

Aktoreak

Bitxikeriak

Colemanek antzeztutako mutiko lotsagabearen pertsonaia telesailaren arrakastaren gako nagusia izan zen. Paradoxikoki, aktoreak beti zuen haur itxura giltzurrinetako gaixotasun baten ondorioa zen, horregatik eta zuen garaiera txikiari esker telesailak iraun zituen 8 denboraldi luzeetan zehar 8 urteko mutiko baten itxura izatea ahalbideratu zuten.

Behin telesaila amaitu eta gero, Plato, Bridges eta Coleman berak "Diff'rent Strokes telesaileko madarikazioa" deitu zena jasan zuten, handik aurrera hiru aktoreak zoritxarrean erori baiziren, tartean droga eta sexu eskandaluak egon zirelarik, azkenean Dana Plato droga gaindosi batekin eta Gary Coleman erorketa baten ondorioz pairatutako garezur hemorragia batekin hil zirelarik.

Telesaila honek The Facts of Life izeneko spin-off edo jarraipena izan zuen.

Kanpo loturak