Difteria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Difteria Corynebacterium diphtheriae bakterioak eragindako gaixotasun infekziosoa da. Normalki, eztarri, amigdalak, sudur edo azalean agertzen dira infekzioak.

Difteriaren zabalkundea 1997-an (Iturria: M.O.E.)
 100 kasu baino gehiago
 50 eta 100 kasuren artean
 1 eta 49 kasuren artean
 kasurik ez

Gaitzaren berezko ezaugarria sasi mintzen edo mintz faltsuen agerpena izaten da; sasi mintz hauek goiko arnas hodietan agertu ohi dira, eta barnean bazilo pila dute.

Gaitza txertoa hartu ez duten umeen artean ematen da batik bat. Txertoa agertu aurretik, difteriak umeen hilkortasun-tasa handia eragiten zuen.

Difteria aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian.

Eragilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Corynebacterium diphtheriae.

Corynebacterium diphtheriae-k, Corynebacterium guztien antzera, bazilo itxura du. Mikroskopioan ikusita, bakterio honek bizpahiru pikor edo inklusio handiak ditu bere barnean, polifosfatoz osatuak (irudia); egitura hauek oso berezkoak dira.

Bakterio honek toxina oso indartsua ekoizten du, difteriaren sintomak eragiten dituena. Toxina ekoizten ez duten Corynebacterium diphtheriae-ren mutanteak ez dira patogenoak.

Infekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterio eragilearen gordailu bakarra gizakia da. Horrek esan nahi du ez dela beste animaliengan aurkitzen, eta ez dela gai ere aske bizitzeko lurrean edo uretan. Kutsapena arnas bidetik gertatzen da, gaixoaren faringean edo goiko arnas hodietan dauden bakterioak eztula edo doministikuen bidez kanporatzen direnean.

Gaixotasunaren inkubazio epea 2 eta 5 egun artekoa da.

Corynebacterium diphtheriae-k infektatzen duenean orofaringean kokatzen da. Bertako mukosan sasi mintz difterikoa sortzen du, kentzean odola dariona. Bakterio honek ez du ahalmen inbasiboa, eta infekzioa ez da beste tokitara zabaltzen. Hala ere, bere patogenizitatea ekoizten duen toxina indartsuan datza: toxina honek mukosaren zelulak kaltetzen ditu, eta zenbait kasutan -gainera- odolaren bitartez zabaldu daiteke bihotza, giltzurrunak eta nerbio sistema minduz eta heriotza eraginez.

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klinika hainbat faktoreren araberako izango da:

  • Infektatu den tokia
  • Infektatuaren egoera immunea
  • Mikroorganismoaren birulentzia

Arnas difteria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2 – 6 eguneko inkubazioaren ondoren agertuko da. Corynobacterium-a faringe eta inguruko zelula epitelialetan ugalduko da. Toxinaren ondorioz exudatu fibrinotsua eratzen da mukosetan, mintz moduko bat, gris beltz kolorekoa, bakterio, linfozito, zelula plasmatiko, fibrina eta zelula hilez osatua. Hau ehunari itsatsita dago, eta zaila da kentzea inguruko ehunean hemorragiatxoak sortu gabe. Ondorioz arnasteko zailtasunak, takipnea eta sibilantziak ageriko dira, ronkusarekin batera. Krup-en eztula, ahots korden hanturagatik. Konplikatzean arnasbideen butxadura, arritmia kardiakoak, koma eta heriotza ekar dezake.

Azaleko difteria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste pertsona infektatuekin kontaktu zuzenean egoteagatik agertzen da. Hasieran mantxa moduko bat agertuko da, gero papula, eta gero ultzera kronikoa, gainazal grixaska batekin estalia. Exotoxinaren ondorioz gaixotasunearen sintoma sistemikoak ager daitezke.

Sintomak:

  • Rinorrea odolarekin
  • Irensteko arazoak eta eztarriko mina
  • Hotzikarak
  • Sukar baxua
  • Edema
  • Astenia eta zurbiltasuna
  • Posible da sintomarik ez agertzea infektatuta egon arren

Konplikazioak sortu daitezke zirkulazio sistemikora heldu ezkero. Ohikoena bihotzean miokarditisa da,, bihotz geldiketara hel daitekeena. Nerbio sisteman desmielinizazioa ere sortzen du toxina difterikoak, zonaldearen paralisia dakarrena. Exotoxinaren xurgapenak giltzurrunetan tubuluen nekrosia ere suposa dezake.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamenduaren aspektu garrantzitsuena antitoxina administratzea da, bakterioa organismoko zeluletara atxikitu aurretik, horrela heriotza zelularrak (toxinaren ondoriozkoak)eta hauek sortutako sintomak ez gertatzeko. Astebete inguru beranduago pazientea errekuperatzen denean exudatu mintza bere kabuz askatu eta botatzen da espektorazio bidez. Antibiotiko tratamenduan penizilina edo eritromizina ematen da, bakterioaren hedapena ez emateko eta horrela exotoxinaren produkzioa ez emateko. Garrantzitsua da ere gaixoa isolatzea eta deskantsua.

  • kirurgia erabiltzera hel daiteke arnas arazoa oso larria bada: Trakeotomia

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Difteriaren aurkako txertoa dago, eta Euskal Herrian txerto konbinatu batean (difteria, tetanosa eta kukutxeztula) erabiltzen da. Ume guztiei ematen zaie txertoa, 4 dositan lehenengo 18 hilabeteetan.

Txerto konbinatu hau DFT izenarekin ezagutzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Difteria Aldatu lotura Wikidatan