Dildo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kontsolagailu edo dildo bat.

Kontsolagailua edo dildoa zakil itxurako objektu bat da, norberak edo sexu kide batek sexu plazerra lortzeko baginatik edo ipurtzulotik sartzeko erabiltzen duena.

Dildoa gizartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dildoa kultura askotan, emakumezkoengatik zein gizonezkoengatik, antzinarotik erabilitako jostailu sexuala da. Konfunditu ohi da kontsolagailu hitzarekin, baina ez da dildoa kontsolagailutzat hartu behar, perspektiba hori emakumezkoak zakil baten sustitutotzat hartzen duelako, zakila, berriro ere plazerra eman eta jasotzearen zentrotzat hartuz, jarrera matxista eta heteronormatiboa mantenduz. Hau dela eta, dildoa mutilezko zein emakumezkoentzako eta gorputzean zehar gozatzeko, material ezberdinez eta testura ezberdinetan aurki ditzakegun jostailua da.

Dildoa bakarka zein lagunen artean erabiltzeko aproposa da, pertsona bakoitzaren irudimenaren arabera gozagarriagoa suertatu daitekeelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dildoak antzinako Grezian erabiltzen ziren zakilaren ordezko moduan, bai gizonentzat, bai emakumeentzat, egurrez eginak eta oliba olioaz lubrifikatuak. Asian jostailu sexual moduan erabiltzen ziren eta Ekialde Hurbilean dildoak erretxinarekin estalitako zaldi kakaz egiten ziren.

Bibragailua ez da agertzen elektrizitatea bere presentzia egiten duen arte eta hasieran bere erabilera medikuntzarako besterik ez zen, batez ere 1890 hamarkadan. “Utero suharra” gaixotasun moduan ikusten zen. Antsietatea, suminkortasuna, fantasia sexualak edo “gehiegizko lubrifikazioa” sintomatzat hartzen ziren. Horregatik hain zuzen ere, medikuek klitoria emakumeari klitoria igurtzi egiten zioten “paroxismo histeriko” delakoari heltzen zen arte, hau da orgasmo bat edukitzen zuen arte.

Praktika hau hain komuna bilakatu zen XIX. mendean ezen Joseph Mortimer Granville medikuak masaje pelbikoak emateko aparatu elektriko bat sortu baitzuen. Emakume askok ez zuten etxean nahi zuten plazerra lortzen, sexua gizonentzako bakarrik zela pentsatzen zelako, eta medikura joaten ziren horren bila.

1904an bibragailuak oso garestiak ziren, 200 dolar inguru, baina laster txikiagoak eta merkeagoak izaten hasi ziren. Batidora moduan erabiltzeko ere patentatzen hasi ziren. Aparatu hau elektrikoa izaten bosgarrena izan zen, josteko makina, haizagailua, kafetera eta txigorgailua ondoren.

Pelikula pornografikoetan agertu eta emakumezkoen sexualitatea “gehiago ezagutu” eta gero, hogeigarren hamarkadan kontsulta medikoen eta bibragailuen giza onarpenaren erreinua desagertu zen. Hurrengo urteetan aparatu honen erreputazio txarra izango zen eta bakarrik katalogoetan eta sex-shopetan erosi ahalko zen.

Egun, bibragailua bere urrezko bigarren garaia izaten ari du diseinu berriekin. Badirudi milaka urteko aparatu honek indarrarekin bueltatu dela emakume eta, aitzinean bezala, gizon askoren zoriontasunerako.

Informazio gehigarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Judith Butler, Beatriz Preciado edo ildo horretatik idazten duten idazleen testuak.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dildo Aldatu lotura Wikidatan