Dillenburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dillenburg

 Hessen
Dillenburg03.jpg

armarria

Izen ofiziala Dillenburg
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Hessen
Gießen
Alkatea Michael Lotz
Koordenatuak 50°44′N 8°17′E / 50.733°N 8.283°E / 50.733; 8.283Koordenatuak: 50°44′N 8°17′E / 50.733°N 8.283°E / 50.733; 8.283
Dillenburg is located in Alemania
Dillenburg
Eremua 83,88 km2
Garaiera 230-590 m
Posta kodea 35661–35690
Biztanleria 23.608 bizt (2010)
Dentsitatea 281,45 bizt/km²
Matrikula LDK
http://www.dillenburg.de/

Dillenburg Alemaniako Hessen estatuan dagoen hiri bat da. Aspaldiko denboretan Dillkreis barrutiko hiriburua izan zen eta gaur egun Gießen eskualdeko Lahn-Dill-Kreis barrutian dago. Orange-Nassau etxeari lotutako eskualde eta hiriak zeharkatzen dituen Orange ibilbidean dago.

83.88 km²-ko azalera dauka eta 2010ean 23.608 biztanle zituen[1].

[aldatu] Geografia

Dillenburg Westerwald mendizerraren ekialdean kokaturik dago, izena ematen dion Dill ibaiak eraturiko ibar estuan. Hiria bera hainbat herritan banaturik dago, honako hauetan hain zuzen ere; Donsbach, Eibach, Frohnhausen, Manderbach, Nanzenbach, Niederscheld eta Oberscheld.

[aldatu] Historia

Lehenengo aipamena 1254koa da. Nasau etxearen Orange atalaren egoitza zen. XIII mendean gaztelua zuen baina egurrezkoa izanik Dernbacher gatazkan erautsia izan zen eta ez da ezta irudirik ere gelditu.

XIX mendean trenbidea iristeareik batera hiria industrializatu egin zen. Lahn, Dill eta Sieg ibarretan burdin meategiak eta fundizioak ireki ziren. Jarduera hau zela eta, Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen hiria. 1968an itxi ziren azken meategi eta fundizioak.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Die Bevölkerung der hessischen Gemeinden Hessisches Statistisches Landesamt. 2010eko abenduaren 31.
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Dillenburg
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak