Dimitri Yachvili

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dimitri Yachvili
Dimitri Yachvili
Datu pertsonalak
Izen osoa Maxime Médard
Jaio 1980ko irailaren 19a
(31 urte)
Frantzia Brive-la-Gaillarde, Corrèze (Frantzia)
Garaiera 1,82 m.
Pisua 84 kg.
Posizioa Scrum erdilaria
Ibilbidea
Urteak Taldea Partidak (puntuak)
1999
1999-2001
2001-2002
2002-gaur egun arte
Brive
Paris université club
Gloucester RFC
Biarritz Olympique
138 (265)
Urteak Selekzioa Partidak (puntuak)
2002tik gaur egun arte Frantzia Frantziako errugbi selekzioa 44 (264)

Dimitri Yachvili (1980ko irailaren 19a, Brive-la-Gaillarde, Corrèze) georgiar jatorriko frantziar errugbilari bat da. 2002. urtetik aurrera Biarritz Olympique euskal errugbi taldean jokatu ohi du, postu berdinerako Jean-Baptiste Elissalde eta Pierre Mignoni errugbilariekin lehiatzen delarik. Bestalde, urte beretik aurrera Frantziako errugbi selekzioan ere jokatzen du.

Bigarren Mundu Gerran zehar Dimitri Yachviliren aitona Armada Gorriko gudaria izan zen, Wehrmacht alemaniar gudarosteak preso egin eta kontzentrazio-esparru batean sartu zuten. Handik ihes egitea lortu eta Frantziako erresistentziako kide bilakatu zen, Limousin eskualdeko ekintzetan parte hartu zuelarik. Behin gerra amaitu ondoren eskualde hartan bizitzen gelditu zen.

Bere aita Michel Yachvili da, hau ere Frantziako errugbi selekzioko jokalaria izan zen.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak