Dinar

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:49, 16 apirila 2015
Berde ilunez ageri diren Estatuek dinarra darabilte egun. Berde argiz ageri direnek, lehen erabili zuten. Jugoslavia ohiko Estatuak behean ezkerraldean handituta daude.

Dinarra munduko Estatu zenbaiten diru-unitatea da. Estatu horietako gehienak arabiar hizkuntzakoak edo noizbait Otomandar Inperioaren parte izandako lurraldeak dira. Dinar izenak (zenbait hizkuntzatan, denar) diru izenaren jatorri bera du: latinezko denario (Antzinako Erroman erabilitako txanpon baten izena).