Dingle penintsula
Dingle penintsula (irlanderaz: Corca Dhuibhne, ingelesez batzuetan Corkaguiney baina ohikoena Dingle Peninsula izendapena izan ohi da) Kerryko konderrian kokatzen da eta Irlandako punturik mendebaldekoena da, askorentzat Zeltiar Finisterre bat ere bada. Penintsula honetan kokatzen den udalerririk garrantzitsuena Dingle da (irlanderaz An Daingean), 2.000 biztanle ingururekin. Bere kostaldearen mendebaldean Slea Head lurmuturra eta Blasket uharteak daude, gaur egun azken hauetan ez da inor bizi.
Eduki-taula |
[aldatu] Kultura eta hizkuntza
Dingle penintsularen zati bat Gaeltacht eremuaren barnean dago, Irlandan irlandera gehien erabiltzen den lekuetako bat da (batez ere penintsula honetako mendebaldeko muturra). Honen erakusle da hizkuntza honetako idazle garrantzitsu ugari eremu honetan jaio izana. Horien artean Pádraig Ó Siochfhradha (1883–1964) eta Mícheál Ó Siochfhradha (1900-1986) aita-semeak, Tomás Ó Criomhthain, Muiris Ó Súilleabháin edota Peig Sayers (1873–1958) besteen artean.
[aldatu] Udalerriak
Dingle penintsulako udalerri eta herriak honako hauek dira:
- An Clochán
- An Daingean/Dingle: hiriburua.
- Annascaul
- Baile an Fheirtéaraigh
- Baile na nGall
- Cé Bhréannain
- Ceann Trá
- Dún Chaoin
- Feothanach
- Lios Póil
[aldatu] Zinema
Dingle Penintsularen azkeneko muturrean kokatzen den Dún Chaoin (ingelesez Dunquin) herrixkan "Ryan's Daughter" filma egin zen eta penintsula honetako ingurune naturaleko paisaia asko erabiltzen ditu.
[aldatu] Arkeologia
Eremu honetan Historiaurreko eta Behe Erdi Aroko aztarna ugari aurkitu izan ohi dira, adibidez Gallarus Oratory, Burni Aroko Dunberg gotorlekua eta VII. mendeko Riasc monastegiko hondakinak.
[aldatu] Iruditegia
-
Dingle penintsula Banna Strandetik ikusita.
-
Minard gaztelua, Lispole, Kerryko konderria