Diodo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Diodoaren ikurra
Huts-balbulako diodo bat

Diodoa bi elektrodo (anodo eta katodo bat) dituen osagai elektroniko aktiboa da, korronte elektrikoa norantza bakar batean baino eroaten uzten ez duena.

Huts-balbuletako diodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo diodoak txipetan integraturiko balbula edo huts-hodiak izan ziren, balbula termoioniko izenaz ere ezaguna. 1904an asmatu baitzituen John Ambrose Flemingek, Marconi enpresako langileak, Thomas Alva Edisonen behatutakoan oinarrituz. Diodo hauek bi elektrodo dituzte eta hutsean isolaturik daude kristalezko hodi baten barruan, goritasun-lanpararen itxura duelarik.

Goritasun-lanparak bezala, huts-hodiek harizpi bat dute (katodoa), nondik korronte elektrikoa igarotzen den eta Joule efektua dela-eta berotzen den. Harizpiek bario oxidoz tratatzen dituzte, eta beroketaren ondorioz elektroiak igortzen ditu hutsera. Elektroi horiek elektrostatikoki plaka positibora (anodoa) eroanak dira, hortaz eroapena sortzen da. Bistan denez, katodoa berotzen ez bada ezin izango ditu elektroiak igorri. Horrexegatik, huts-hodiak dituzten zirkuitoek denbora behar dute berotze prozesuan ibiltzen hasi aurretik.

P-N Junturako diodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

P-N diodoak bi material erdieroale estrintsekoen juntura dira, hots, P eta N motakoak. Material bakoitza neutroa da, ez baitu karga elektrikorik, protoi eta elektroi kopuru berdina duelako.

P eta N kristalak batzean elektroi difusioa gertatzen da, N kristalak elektroiak aske uzten ditu eta P kristalak horiek bereganatzen ditu. Elektroi transferentziaren ondorioz, korronte elektriko bat sortzen da eta karga elektrikoak agertzen dira.

Alabaina, ioi positiboen pilaketak N kristalean eta aldi berean, ioi negatiboen pilaketak P kristalean eremu elektriko bat sortzen du; horrek korronte elektrikoaren aurkako noranzkoan doan desplazamendu indar bat sortzen du eta N kristalean aske dauden elektroiei eragiten die.

Hori dela bide, potentzial diferentzia bat agertzen da osagaiaren anodo eta katodoaren artean. Esaterako, siliziozko diodoa bada 0,7 Vkoa izan daiteke, germaniozkoa bada, aldiz, 0,3 Vkoa.

Beste diodo mota batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diodo batzuk

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diodo Aldatu lotura Wikidatan