Diofanto Alexandriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diofanto» orritik birbideratua)
Diofanto Alexandriakoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΔιόφαντος
JaiotzaAlexandria200/214aren inguruan
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAlexandria284/298aren inguruan (83/84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
latina
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Lan nabarmenak
Diofantoren Arithmetica lanaren izenburu orrialdea.

Diofanto Alexandriakoa (antzinako grezieraz: Διόφαντος ὁ Ἀλεξανδρεύς, Dióphantos ho Alexandreús), matematikari grekoa, Alexandriako eskolakoa, 200/214aren inguruan jaio zen eta 284/298aren inguruan zendu zen. Arithmetica du obra nagusia; bertan, lehen mailako ekuazioei buruzko teoria bat eta bigarren mailako ekuazioei emandako soluziobide bat azaldu zituen. "Aljebra modernoaren aitzindaria" izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandrian jaio zen, ezer gutxi dakigu bere bizitzaz zendu zen adina izan ezik, greziar antologian gordetako asmakizun eran idatzitako epitafio honi esker.

« Bidaiari! Hemen datza Diofantoren gorpua, eta zenbakiek frogatuko dute zeinen luzea izan zen haren bizitza, zeinaren seirena haurtzaroa izan zen; gaztaroa hamabirena; ezkonbizitza antzuak zazpirena bete zuen; beste bost urte pasa ondoren bere lehen semea izan zuen; hura aitaren adin osoaren erdia zuenean hil zen; lau urte geroago gertatu zen Diofantoren heriotza. »

Epitafio hori egia bada, zenbat urtez bizi izan zen Diofanto?

, non x Diofantoren adina den.

Horren arabera, Diofanto 84 urte zituela hil zen.