Dionisio II.a Sirakusakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dionisio II.a Sirakusakoa

Sirakusako tirano


Dionisio I.a Sirakusakoa
Bizitza
JaiotzaSirakusa, K.a. 397
HeriotzaAncient Corinth (en) Itzuli, K.a. 343 (53/54 urte)
Familia
AitaDionisio I.a Sirakusakoa
AmaDoris of Locris
Ezkontidea(k)Sophrosyne (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta elegist (en) Itzuli
Dionisio Gaztea

Dionisio II.a Sirakusakoa edo Dionisio Gaztea (c.K.a. 397-K.a. 343) Sirakusa gobernatu zuen K.a. 367tik K.a. 357ra, eta berriz 346tik 344ra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dionisio Zaharraren semea zen. Aita hil zenean K.a. 367an, gobernatzen hasi zen, bere osaba Dion filosofoaren gainbegiratzearen pean. Dionek onartzen ez zuenez Dionisioren bizimodu libertinoa, haren maisu Platon inbitatu zuen Sirakusa bisitatzera. Elkarrekin saiatu ziren gobernu moderatuago bat jartzen non Dionisio errege-filosofo baten eredua izango baitzen. (ikusi Platonen zazpigarren gutuna). Hala ere, Dionen erreformen kontrakoekin eta Filisto historialariarekin, Dionisiok lortu zuen osaba boteretik kentzea, K.a. 366an. Dionen gidaritzatik gabe, Dionisioren gobernua ez zen gehienen gustukoa izan, gobernatzean eta armada agintzean oso ezgai zelako. Platonek Dionisiori eskatu zion Dion etortzeko baina tiranoak hori egin beharrean, osabaren finantzak eta propietateak bahitu zituen eta haren emaztea beste gizon bati eman zion.

Atenasko erbestean zegoen bitartean, Dionisioren etsaiek Dionen bizimodu erosoa finantzatzen zuten, tiranoaren azken erabakiak mugiarazi arte. Dionek, Esparta eta beste Greziako hiriekin, armada txiki bat antolatu zuen eta Sirakusara bueltatu zen (K.a. 357an) biztanleen pozarako. Hiria erraz hartu zuen (K.a. 356an), Ortigia zitadela blokeatu ondoren, Dionisio une horretan Caulonian zegoelako. Dionisio laster itzuli zen Ortigiara eta handik alferrikako erasoak egin eta gero, bake elkarrizketak antolatu zituen. Azkenean, zitadelan garnizio bat utzi zuen bere semea Apolokratesen agindupean eta Lokri hirira erbesteratu zen. Urte baten buruan, Ortigia gosez errenditu zen (K.a. 354). Hala ere, Dionek ezin zuen garaipenaz gozatu bere guardiak erail zuelako.

Erbestean, Dionisio Lokriko tiranoa bilakatu zen, tokiko biztanleak krudelkeriaz tratatuz. K.a. 346an, jakinaren gainean zegoenean Dion hil zela haren ofizialen eskuetan, Sirakusara itzuli zen[1]. Lokri utzi bezain pronto, lokriarrak matxinatu ziren, eta garnizioa garaitu ondoren,

Dionisio II.a Timoleoni errendituz

Dionisioren emazteaz eta alabez mendekatu ziren. Dionisiok Sirakusa kontrola zezakeen ezegonkortasun politikoari esker, baina sirakusarrak ez zeuden inoiz berarekin gustura egon.

Aurreko urteetan, Siziliako anitz hiri aldendu ziren Sirakusatik, tokiko tiraniak antolatuz. Hauetako asko sirakusarrekin Dionisioren kontra matxinatu ziren, Ortigia zitadela setiatuz. Garai horretan, K.a. 344an, Timoleonek Siziliako inbasioari hasiera eman zion. Dionisiok, bazekienez ezin zuela irabazi, Ortigiaren errendizioa antolatu orduko Korintora joateko baimena lortu zuen. Harrez geroztik, hiri honetan bizi zen, gero eta pobreago.

Herriko kulturan eta Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dionisio Damoklesen ezpataren pertsonaien garrantzitsuenetariko bat da. Dionisio Danteren Infernuan agertu zen, non 12. kantuan, Siziliako Dionisio aipatu baitzen. Hark, Kironek aipu egin zuen beste zigortutako arima askoren artean, beste batzuen kontra bortizkeria erabiltzeagatik. Michael Maier Berpizkundearen alkimistak Dionisio II.ari buruzko kontakizun bat aipatu zuen bere Atalanta Fugiens liburuan (1617). Honen ustez, Korintoko golkoan hondoratu zen eta igeri egiten bazterrera heldu zen. Korinton, pobre bizi zen eta maisu bilakatu zen. Maierrek legenda hau erabiltzen zuen alegoria moduan adierazteko Magnum opus, (filosofiazko harria) filosofiazko ur azalera igo behar duenean[2].

Magna Graecia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bengtson, H.. El mundo mediterráneo en la edad antigua. Griegos y persas. , 223 or..
  2. Maier, Michael (1617). Atalanta Fugiens. trans. Peter Branwin. Johann Theodor de Bry. chapter 31.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu honek Jabetza publikoaren Dionysius the Younger testua eransten du: Wood, James, ed. (1907).The Nuttall Encyclopædia. London and New York: Frederick Warne.

Aurrekaria Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Dionisio I.a
K.a. 367-357
Dion
Niseo
K.a. 346tik Ortigian, Hizetas I.ak Sirakusa hartu zuelako
K.a. 346-344
Timoleon

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]