Dioxina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:27, 24 iraila 2016
2,3,7,8-tetraclorodibenzo-p-dioxina-ren (TCDD) egitura kimikoa

Dioxinak konposatu organiko batzuk erretzean sortzen diren osagai kimikoak dira, batzuk oso toxikoak direnak. Dioxinak sortzeko errekuntza-prozesuan kloroak egon behar du, klororik ezean ez dira sortzen.

Kimikoki oso egonkorrak dira. Dioxina guztiek antzeko egitura kimikoa dute (eraztun aromatiko bat edo bi, kloro atomoak dituztenak). Liposolugarriak dira eta animalien gantz-ehunetan pilatzen dira. Gizakia animalia horiek jaterakoan kutsatzen da.


Sorlekua eta presentzia

Elikagaietan traza moduan agertzen dira, hau da, nanogramoaren eta pikogramoaren kantitate hurrenkeran kilogramoarekin konparatuta.

Dioxinen agerpena oso lotua dago giza-jarduera industrialarekin. Era naturalean gutxitan sortzen badira ere (sumendien erupzioetan eta naturako suteetan) jarraian aipatzen diren jardueretan eratzen dira batik bat:

Dioxina gehienak toxikoak ez diren arren, badaude hauetako batzuk substantzia toxikoenen artean kokatzen ditugunak.

Oso egonkorrak direnez, lurzoruaren bakterioek ez dituzte degradatzen. Gibelak ere, beste gai toxikoak degradatzen dituena, ezin ditu metabolizatu. Horren ondorioz naturan zein gorputzean pilatzen dira etengabe.

Dioxinen katea industria ekoizleetan hasten da. Hortik aldameneko zelaietara eta pentsuetara pasatzen dira, animalia belarjaleek jaten dituztenak. Animalia horien gantz-ehunetan pilatzen dira, eta animalia horiek jaterakoan gizakia kutsatzen da.

Gizakiari eta ingurumenari lotutako eraginak

Pertsona bat, nahigabean, dioxinaren kontzentrazio altuen aurrean egon denean, osasun arazo desberdinak jasaten ditu, baina ia guztiak epe motz batean desagertu egiten dira, akne mota berezi bat izan ezik. Dosi handitan kalterik sortzen ez badute ere, arriskutsuagoa da epe luzeko kutsadura dosi txikitan. Bigarren kasu honetan kutsadura hain nabarmena ez izan arren, denbora asko irauten duen kutsadura isilak ondorio oso kaltegarriak dakartza: immunitate-sistema ahultzen du, ugalkortasuna gutxitzen du eta ikerketapean dago bere ustezko eragina minbiziaren sorreran.


Minbizi arazoak

Laborategiko animaliengan frogatua dago dioxinek minbizia sor dezaketela, baina haien eragina gikakiengan ez dago hain argi. Eztabaida handia dago ikertzaileen artean.


Ugalketa arazoak

Dioxinek ugalketa probabilitatea gutxitu egiten dute eta ondorioz arazoak sortu daitezke, hala nola, pisu gutxiko enbrioien jaiotza, haur-galtzeak...Arazo hauek emakumea dioxinekin kontaktuak jartzean bakarrik gertatzen dira, gizonezkoaren kasuan ez dago arazorik, beraz honek ez du DNArekin zer ikusirik, enbrioiaren garapenarekin baizik.

Baina, gehienetan , ikerketak egin ondoren ez da ugalketa arazoekin zerikusirik duten ziurtasunik aurkitu.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dioxina Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia

W. M. Shaub, W. Tsang, “Dioxin formation in incinerators”, Environ. Sci. Technol. 17 (1983) 721-730.

V. I. Babushok, W. Tsang, “Gas-phase mechanism for dioxin formation”, Chemosphere 51 (2003) 1023-1029.

L. Khachatryan, S. Lomnicki, B. Dellinger, “An expanded reaction kinetic model of the CuO surface-mediated formation of PCDD/F from pyrolysis of 2-chlorophenol”, Chemosphere 68 (2007) 1741-1750.

W. Liu, M. Zheng, B. Zhang, Y. Qian, X. Ma, W. Liu, “Inhibition of PCDD/Fs formation from dioxin precursors by calcium oxide”, Chemosphere 60 (2005) 785-790.

J. A. Field, R. Sierra-Alvarez, “Microbial degradation of chlorinated dioxins”, Chemosphere 71 (2008) 1005-1018.

H. Katsumata, S. Kaneco, T. Suzuki, K. Ohta, Y. Yobiko, “Degradation of polychlorinated dibenzo-p-dioxins in aqueous solution by Fe(II)/H2O2/UV system”, Chemosphere 63 (2006) 592-599.

C. Zhao, K. Hirota. M. Taguchi, M. Takigami, T. Kojima, “Radiolytic degradation of octachlorodibenzo-p-dioxin and octachlorodibenzofuran in organic solvents and treatment of dioxin-containing liquid wastes”, Radiation Physics and Chemistry 76 (2007) 37-45.