Direktorio aktibo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Direktorio aktiboak (ingelesez Active Directory) administratzaileei enpresa mailako politikak ezartzea, ordenagailu askotan programak zabaltzea eta erakunde oso bati eguneraketak aplikatzea ahalbidetzen die. Direktorio aktiboak erakunde baten informazioa datu base zentral batean gordetzen du, era antolatu eta eskuragarri batean.

Objektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Direktorio aktiboa direktorio zerbitzu bat da, domeinu baten sareko errekurtsoen informazioa gordetzeko erabiltzen dena.

Direktorio aktiboa (DA) objektuen egitura hierarkiko bat da, eta objektu horiek hiru kategoriatan aurkitzen dira: errekurtsoak, zerbitzuak eta erabiltzaileak. DA-k objektuei buruzko informazioa eman eta hauek antolatu, lorpidea kontrolatu eta segurtasuna ezartzen du.