Dirk van Baburen
Wikipedia(e)tik
Dirk van Baburen (Utrecht, Herbehereak, 1595 inguruan - 1624) margolaria izan zen. Caravaggioren jarraitzaile nagusietakoa izan zen Herbehereetan. Paulus Moreelse izan zuen irakasle Utrechten, eta David Haenekin ibili zen Italian zehar. Erroman sendotu zuen bere estiloa, Caravaggioren lanak eta bereziki Caravaggioren erretratuetako pertsonaiak oinarri zituela. Italian zela erlijio-gaiak irudikatu zituen batez ere, eta Utrechten aldiz, gai profanoak landu zituen. XVII. mendeko erlijio-lan nagusietakoa irudikatu zuen San Pietro in Montorioko kapera batean David Haenekin batera egindako zenbait lanen artean: Kristo Hilobi Santuan. Bere beste zenbait lan aipagarri: Musikari gaztea, Tito, Kristo Gurutzearekin, Kontzertua, eta abar.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.