Discovery transbordadorea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Discovery aireratzen NASAren Kennedy espazio-zentrotik STS124 misioan, 2008an

Discovery espazio-anezka NASAren espazio-anezken flota osatzen zuten hiru espazio-ontzietako bat izan zen. Beste biak Endeavour transbordadorea eta Atlantis transbordadorea izan ziren. Nazioarteko Espazio Estazioa muntatzeko eta ikerketak egiteko misioak egin zituen.

Espazio-ontziaren izena HMS Discovery itsasontziaren izenetik dator. Itsasontzi horrek HMS Resolution itsasontziari lagundu zion James Cooken hirugarren eta azken bidaian, 1774an.

Discoveryk jarri zuen orbitan Hubble espazio-teleskopioa, baita Ulysses zunda eta beste satelite batzuk ere. Guztira, 39 misio egin zituen 27 urtez. Espazio-anezkarik erabiliena izan zen.

Discovery eraikitzeko lanak 1979an hasi ziren, eta 1984ko abuztuaren 30ean egin zuen lehen hegaldia (STS-41-D), bi telekomunikazio-satelite orbitan jartzeko. Azken misioa (STS-133) 2011ko otsailaren 24an amaitu zen. Modulu batzuk eraman zituen Nazioarteko Espazio Estaziora, eta, 13 eguneko misioaren ondoren, Floridan lurreratu zen. Smithsonian Institution erakundearen Virginiako Museoan dago gaur egun.


Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Discovery transbordadorea Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]