Disorders

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:41, 21 apirila 2015
Disorders
Datuak
JatorriaZaldibar (Bizkaia)
Musika motaPunk / Rock / Hardcore
Urteak2003 - gaur egun
Taldekideak
Iñigo
Andoni
Iban
Mendi
Gorrotxa
Tibur
Maider
Informazio gehigarria
Disorders

Disorders 2003an Zaldibarren sortu zen Punk / Rock / Hardcore taldea da.

Historia

DISORDERS talde zaldibartarra 2003an sortu zen, Zaldibarko ‘‘Gari’’ Rock Elkarteko lokalean nahiz eta aurretik kontzertu batzuk eman zituzten izen barik. Hasieran bost taldekidek osatzen zuten taldea : bateria (Kopo), baxua (Mendi), bi gitarra (Tono eta Iban) eta ahotsa (Iñigo), baina aurrerago beste bi kide batu zien, eta eurekin batera beste instrumentu bat, txalaparta, aspaldiko instrumentua, soinu original bat bilatuz. Lehenengo txalapartariak Jon eta Ibon ixen zien, baina Jonek lan kontuengatik taldea laga behar izan zuenez, Maiderrek hartu zuen makilak eta Ibonekin batera astintzen du txalaparta gaur egun. Esan daiteke 80ko hamarkadan Ingalaterratik helduriko StreetPunk estiloa jotzen dutela, Hard-Core erritmo azkarrak ere jorratuz, soinu indartsua ateraz.

Taldekideak

  • Iñigo (ahotsa)
  • Andoni (gitarra bakarlaria)
  • Iban (gitarra erritmikoa)
  • Mendi (baxua)
  • Gorrotxa (bateria)
  • Tibur (txalaparta)
  • Maider (txalaparta)

Aurreko taldekideak

  • Jon (txalaparta)

Diskografia

Kanpo loturak