Diuretiko tiazidiko
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Diuretiko tiazidikoak ur eta sodioaren birxurgapena eragotziz diuresia lortzea helburu duten farmakoak dira. Beren ekintza gunea Henleren lakioko urruneko hodi bihurgunetsua da.
Eduki-taula |
Ekintza mekanismoa [aldatu]
Henleren lakioaren urruneko hodi bihurgunetsuan dagoen Na+/K+ ponpa inhibitzen dute, sodio eta kloroaren xurgapenaz arduratzen dena hain zuzen ere. Ondorioz, sodio eta uraren birxurgapena oztopatzen dute.
Eragin farmakologikoak [aldatu]
Farmako hauen ondorioz gernuan sodio, kloro, potasio, magnesio eta hidrogeno kontzentrazioak gora egingo du eta azido uriko eta kaltzioarenk behera.
Horretaz gain, bihotzaren postkarga murriztu egingo da basozabalkuntza arteriolarra eta hipotentsioa agertuz.
Albo ondorioen artean hiperurizemia, hipopotasemia (arritmiak), alkalosi metabolikoa, hiperkaltzemia (kalkuluak), hipotentsio ortostatikoa, hipergluzemia eta hiperkolesterolemia azalduko dira.
Erabilgarritasun terapeutikoa [aldatu]
Diuretiko tiazidikoak kasu hauetan dira erabilgarriak:
- Hipertentsio arterialean
- Kasu arin eta moderatuetan
- Kasu larriagoetan laguntzaile gisa β-blokeatzaileekin batera
- Bihotz gutxiegitasub kongestiboan
- Giltzurrun kaltean
- Hiperkaltziurian
- Diabetes geza nefronikoan
- (V2 hartzaileen gabezia dela eta hormona antidiuretikoak (ADH) eragin gutxiago du. Diuretiko tiazidikoek ADH-ren funtzioa betetzen dute eragin antidiuretikoa erakutsiz.