Diyarbakır

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Diyarbakır / Amed

Izen ofiziala Diyarbakır
Estatua TurkiaTurkia
Probintzia Diyarbakır
Koordenatuak 37°58′N 40°12′E / 37.967°N 40.2°E / 37.967; 40.2Koordenatuak: 37°58′N 40°12′E / 37.967°N 40.2°E / 37.967; 40.2

Diyarbakır Turkey Provinces locator.gif

Biztanleria 592,557 bizt. (2007)
http://www.diyarbakir.bel.tr/


Diyarbakırturkieraz— edo Amedkurdueraz[1] Turkiako hego-ekialdean dagoen hiririk populatuena da, baita izen bereko probintziaren hiri nagusia eta Kurdistango hiriburu ez ofiziala ere. Izan ere, hiritar gehienak kurduak dira, eta azken udal hauteskundeetan Gizarte Demokratikoaren Alderdia (DTP) garailea izan zen, nazionalismo kurduaren ordezkaria izanik.

675 metroko altueran dago itsas mailatik gora eta 2007an ia 600.000 biztanle zituen, 1930eko hamarkadan 30.000, 1956an 65.000 eta 1970ean 140.000 ingurutik haziz.

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Aintzinean Amida zuen izena; gero musulmanak etorri zirenean Bakir-en egoitza (hau da Diyarbakir arabieraz) bihurtu zen eskualde hori.

[aldatu] Ondarea

Mendebaldeko harresiak.

Ikustekoak dira hainbat Erdi Aroko eraikin eta monumentu, hiriko harresiekin batera. Besteak beste, aipatzekoak dira Ulu Camii, Fatihpaşa Camii, İskender Paşa Camii, Beharampaşa Camii eta Melek Ahmet Camii izeneko meskitak, bai eta Meryemana kilisesi izeneko eliza ortodoxo siriarra ere.

Harresiei dagokienez, 5.5 kilometro inguruko luzera, lau ate eta 82 dorre dauzkate, eta Erromatar Inperioan berriztatu eta luzatu zituzten IV. mendean, zaharragoak baitira.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak