Djedkare Isesi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Djedkare Isesiren zigilu zilindrikoa

Djedkare Isesi, Egiptoko V. dinastiako azkenaurreko faraoia izan zen, eta, Jürgen von Beckerathen arabera, K. a. 2380tik K. a. 2342 arte gobernatu zuen.

Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Tankeres deitu zuen, eta 44 urteko erregealdia eman zion. Turineko Errege Kanonaren arabera, Dyedyk 28 (edo 38) urteko erregealdia izan zuen. Djedkare bezala agertzen da Abidoseko Errege Zerrendan eta Maatkara bezala Saqqarakoan.

Bere sendia ez da ondo ezagutzen. Beharbada, bere aita Menkauhor izango zen, Meresankh IV.arekin ezkonduko zen eta, bere seme-alabak, Isesiankh, Raemkuy eta, agian, Unis izango ziren.

Bere garaiko eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saqqarako Djedkare Isesiren tenpluko zutabeen palmondo erako kapitelak

Bere hil multzoa, Saqqaran eraikiarazi zuen, honako hauek osatzen duten multzoa:

  • Piramidea (jatorrizko garaiera 52,5 metro, oinarria 78,5 metro eta 53º 7' eta 48"ko malda) aurreganberarekin, biltegi gela batekin, serdabarekin eta hil kamera gres beltzeko sarkofago batekin (suntsitua), non, 50 urteko adina izango zuen momia bat aurkitu zen, beharbada Dyedkara berarena.
  • Piramideko tenplua, arkupedun patio ireki batez osatua zegoen, granitozko zutabeekin eta palmondo erako kapitelekin, gela handi bat, ofrenda gela eta biltegiekin. Erliebe eta preso atzerritarren estatuen txatalak aurkitu ziren, baita animalienak ere.
  • Haraneko tenplua, ez oso sakon ikertua
  • Erregina baten piramide txiki bat, hil tenplu batekin.

Meresankh IV.a erreginaren estatua, Saqqaran dago, eta, bere seme-alaba eta ofizialenak, berriz, Abusirren.


Aurrekoa
Menkauhor
Egiptoko faraoia
Egiptoko V. dinastia
Ondorengoa
Unis
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Djedkare Isesi Aldatu lotura Wikidatan