Dmitri Khokhlov
![]() |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Дмитрий Валерьевич Хохлов Dmitri Valrievitx Khokhlov |
|
| Jaio | 1975eko abenduaren 22a | |
| Krasnodar (Errusia) | ||
| Posizioa | erdilaria | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1992–1994 1993–1996 1997 1997–1999 1999–2003 2003–2005 2006– |
CSKA-d Moscow CSKA Moscow Torpedo-Luzhniki PSV Eindhoven Real Sociedad Lokomotiv Moscow Dynamo Moscow |
65 (14) 62 (15) 33 (9) 60 (9) 101 (14) 68 (11) 128 (10) |
Dmitri Valrievitx Khokhlov, errusieraz Дмитрий Валерьевич Хохлов, (Krasnodar, Errusia, 1975eko abenduaren 22a - ) errusiar futbol jokalari bat da. Futbol zelaian, erdilari antolatzaile bezala jokatzen du. Bere oraingo taldea, Moskuko Dinamo da.
Eduki-taula |
Futbol karrera [aldatu]
Jokalari profesional gisa, bere futbol karrera, Moskuko CSKA taldean hasi zuen. Talde honetan, 1993tik 1996 arte eman zuen. Ondoren, Moskuko Torpedo taldera pasa zen, bertan 1997an bakarrik jokatuz. 1997tik 1999rarte, PSV Eindhoven taldean eman zuen, Herbehereetako Eredivisie ligan. 1999 an, Real Sociedad taldera pasa zen. Bertan, 2003 arte egon zen. 2003an, 6 urte Errusiako ligatik kanpo eman ondoren, Moskuko Lokomotiv taldera joan zen, bertan, 2005 arte egonez. Eta 2006. urtetik egundaino, Moskuko Dinamo taldean dabil.
Errusiako selekzioa [aldatu]
Errusiako selekzioarekin, 53 partidu jokatu ditu, 6 gol sartuz. Bere debuta, 1996. urtean izan zen. 2005. urtean erretiratu zen selekziotik. Gainera, selekzioarekin, 2002ko Japonia eta Koreako Munduko Futbol Txapelketa jokatu zuen.
