Dmitri Skliarov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dmitri Skliarov (2010)

Dmitri Skliarov, errusieraz Дмитрий Скляров, (1974ko abenduaren 18a - ) errusiar programatzailea da, 2001ean atxilotua AEBtako indar polizialengatik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dmitri Skliarov kriptoanalisia ikasten zuen eta ElcomSoft errusiar software enpresaren langilea zen, eta "The Advanced eBook Processor" (AEBR) programa sortu zuenean, zeinek Adoberen eBook Reader-aren babesa saltatzen zuen.

2001. urteko Irailaren 16an DEF CON konbentzioan (Las Vegas) hitzaldi bat egin zuen, "eBook's Security — Theory and Practice" deitutakoa. Bertan, FBIk atxilotu zuen Moskura bueltatu behar zenean, eta copyright-a saltatzeko produktu bat banatzen hari zela esan zioten, Digital Millennium Copyright Act. hitzarmenak esaten zuen bezala.

Atxilotu eta geroko egunetan, Webgune asko mobilizatu egin ziren bere atxilopenaren kontra. Kanpaina hauen euskarria DMCA-ren artikulurik ez zela bilatu DEF CONean izan zen, eta DMCA Errusian baliorik ez zuela eta, beraz, Dmitri Skliarov arrazoirik gabe atxilotua izan zela. Gainera, Adobe produktuei boikota egiteko kanpaina ere sortu zen.

Irailaren 19an, Amerikar publikatzaileen asoziazioak bere atxilopena ontzat eman zuen, eta Adobe, hasiera batean ere, bera aprobatu zuen. Halere, Electronic Frontier Foundation-ekin hitz egin eta gero, prensa nota bat eman zuten, 23an, bere askapena aldarrikatuz. Halere, Adobek oraindik ElcomSoften kontrako juizioak dauzka.

Sklyarov LAs Vegas-en egon zen atxilotua hasiera batean, eta gero Oklahomara eraman zuten Abuztuko 3ra arte, noiz San Jose-ra eraman zuten, Federal Prisoner Transfer Center-era. Abuztuaren 6an, 50.000 dolareko bermea ordaindu ondoren askatua izan zen, baina ezingo zuen inoiz Kaliforniara itzuli.

Karguak kendu zizkioten bere testimonioaren truke, eta Errusiara bueltatu zen Abenduaren 14an. 2002ko abenduaren 18an, , ElcomSoft ere kargurik gabe gelditu zen, epaile batek errugabeak zirela esan baitzuen, Kalifornian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]