Dmitri Xostakovitx

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dmitri Shostakovich

Dmitri Dmitriyevitx Xostakovitx (San Petersburgo 1906ko irailaren 25a - Mosku 1975eko abuztuaren 9a) Sobiet Batasuneko konposatzailea zen. XX. mendeko bigarren erdialdeko sinfonia konposatzailerik onenetakoa dugu. Harizko laukoteak ere idatzi zituen. Errusia Sobiet Batasunean zela bizi izan zen. Iosif Stalin bezalako buruek arteak eta musika herriaren handitasunaren erakusgarri izan nahi zituztenez, Shostakovichek zentsura pairatu zuen.


Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shostakovichen gurasoak Siberiatik zetozen. Aita biologoa eta ingeniaria zuen eta ama pianista. Eroso bizi izan ziren 1917ko iraultza. Petrogradoko kontserbatorioan (San Petersburgon) pianoa eta konposaketa ikasi zituen. Bere aita hiltzean diruz urri zebiltzanez Dmitrik soinurik gabeko pelikuletarako zineman pianoa jotzen dirua irabazi behar izan zuen. Bere lehen sinfonia oso arrakastatsua izan zen. Bere musikak soinu berria zuen, akorde disonantziaz betea. Bere lehen lan dramatikoen artean Sudurra izeneko opera eta Urrezko garaia izeneko [[ballet]a daude.

Helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930an Mtsensk barrutiko Lady Macbeth opera idatzi zuen. Kritikariek lana goraipatu zuten arren sobiet gobernuak debekatu egin zuen. Beldurrez, zentsura onartu zen. Shostakovichek bosgarren sinfonia idatzi zuenean, sobiet gobernuaren gustuko izan zen. Bere piano bostekoarengatik Stalin saria jaso zuen.

Bigarren mundu gerran Shostakovich bere emazte eta bi seme-alabekin beste nonbaitera eraman zuten. Ondorengo bi sinfoniek (7 eta 8) guda deskribatzen dute. Mendebaldean arrakasta handia zan zuten. Estatu Batuetan 7. sinfonia nazismoaren kontrako erresistentziaren ikur bilakatu zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudaren ondoren sobiet gobernuak lan artistikoak zorrotz zentsuratzeari ekin zion berriz. 1948ko bilera batean Shostakovich, Prokofiev eta beste konposatzaile batzuk kritikatu zituzten, "formalista", "antidemokratiko" deitu zituzten. Hurrengo bost urtetan Shostakovich politikarien gustuko ez zen ezer ez konposatzeko kontuz ibili zen. "Gure amalurrean eguzkiak disdira egiten du" konposatu zuen.

1953an Stalin hil ondoren zentsura baretu zen. Hamargarren sinfonia idazi zuen. Lady Macbeth bere opera berrikusi zen eta izen berria eman zitzaion: Katerina Izmaylova. Pelikula egin zuten eta herrialde askotan bota zuten.

Bere azkeneko urteetan oso osasun txarra izan zuen. Poliometitis gaixotasuna zela eta, bere eskuak eta hankak erabiltzeko zailtasunak izan zituen. Hainbat bihotzeko izan zituen eta bista galtzen hasi zen. 1975ean birikako kantzerraz hil zen.


Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposatu zituen 15 sinfonia eta 15 harizko laukoteengatik da ezaguna batik bat. Bere operarik garrantzitsuena Mtsensk barrutiko Lady Macbeth dugu. Pelikuletarako musika eta antzezlanetarako musika (adibidez Hamlet) ere idatzi zuen. Shostakovich errusiar literaturan jantzia zenez, abestietan Pushkin, Dostoyevsky eta Blok bezalako errusiar idazle famatuen hitzak erabili zituen. Pianorentzako 24 preludio eta fuga konposatu zituen, piano hirukote bat, bi piano kontzertu, piano bosteko bat, txelo eta pianorentzako sonata bat eta txelo eta biola eta pianorentzako sonata bat (bere azkeneko lana).

Bere lagun askok bere lana lehendabizikoz kontzertuan jotzen zuten. Bere sinfonia gehienak lehendabizi Eugeny Mravinskyk zuzendutako Leningrad Filarmonikoak jotzen zituen. Bere harizko laukoteak lehendabizi Beethoven Harizko Laukoteak jotzen zituen. David Oistrakh biolinjoleak, Mstislav Rostropovitch txelojoleak eta Sviatoslav Richter pianojoleak bere musika jotzen zuten lagun minak zituen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dmitri Xostakovitx Aldatu lotura Wikidatan