Dnieper

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dnieper
Днепр (ru), Дняпро (be), Днiпро (uk)
Dniepr river in Kyiv.jpg
Dnieper Kieven.
Kokapena Errusia, Bielorrusia, Ukraina
Luzera 2.290 km
Arroa 516.300 km²
Emaria Kherson: 1.670 m³/s
Iturburua Valdai muinoak (Errusia)
Ibai ahoa Itsaso Beltza
Dnipro Basin River Town International.png

Dnieper[1] (errusieraz: Днепр, Dnepr; bielorrusieraz: Дняпро, Dniapro; ukraineraz: Днiпро, Dnipro) Errusian jaio, Bielorrusia eta Ukraina zeharkatu eta Khersonetik hurbil Itsaso Beltzera isurtzen den ibaia da. 2290 km luze da, Europako hirugarren luzeena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dnieperrek Errusia Erdialdeko Valdai muinoetan (220 m) du iturria. Errusiako 485 km, Bielorrusiako 595 km eta Ukrainako 1.095 km zeharkatzen ditu eta beste 115 kilometroz Ukraina eta Bielorrusiaren arteko muga da. Krimeako iparraldean, Khersonetik hurbil, Itsaso Beltzera isurtzen da. 504.000 km²ko arroa du, hauetatik 289.000 km² Ukrainan. Dnieperren ertzeetako hiri nagusiak hauek dira: Smolensk Errusian, Orsha eta Mahiliou Bielorrusian eta Kiev, Txerkasi, Krementxuk, Dnipropetrovsk, Zaporizhia, Nikopol eta Kherson Ukrainan.

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dnieper ibaiak ordokiko elur erregimena dauka: emari handiena udaberrian, elurra urtzen denean (2.893 m³/s maiatzean) eta emari txikiena udazkenean (841 m³/s irailan). Goi-Dnieper, Berezina eta Soj ibaiek emari osoaren %35 ekartzen diote, Pripiatek %26 eta Desnak %21. Dena dela, ibaiaren erregimena oso aldaturik dago, urtegi asko eraiki direlako. Izan ere, ibaiaren beheko zatia, 800 kilometroz, ondoz-ondoko urtegi-katea da.

Dnieper ibaia Smolensken
Dnieper ibaia Khersonen

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Luzera Arroa Emaria Bazterra
Iturburutik Kievera
Drut 295 km 5 020 km² 30 m³/s eskuina
Berezina 587 km 24 500 km² 145 m³/s eskuina
Sozh 648 km 42 100 km² 207 m³/s ezkerra
Pripiat 710 km 121 000 km² 455 m³/s eskuina
Teteriv 365 km 15 100 km² 18,4 m³/s eskuina
Irpin 142 km 3 140 km² eskuina
Desna 1 130 km 88 900 km² 360 m³/s ezkerra
Kievetik Dnipropetrovskera
Stuhna 68 km 785 km² eskuina
Trubij 113 km 4 700 km² 3,7 m³/s ezkerra
Ros 346 km 12 575 km² 27 m³/s eskuina
Tiasmin 164 km 4 570 km² 6,6 m³/s eskuina
Sula 365 km 19 600 km² 29 m³/s ezkerra
Psel 717 km 22 800 km² 55 m³/s ezkerra
Vorskla 464 km 14 700 km² 36,4 m³/s ezkerra
Dnipropetrovsketik ahora
Samara 320 km 22 600 km² 17 m³/s ezkerra
Konka 149 km 2 600 km² ezkerra
Bazavluk 157 km 4 200 km² eskuina
Inhulets 549 km 14 870 km² 8,5 m³/s eskuina
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dnieper Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]