Doña Solen glorieta (Sevilla)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Doña Solen glorieta (Sevilla)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla

Doña Solen Glorieta, Sevillako Maria Luisa Parkean kokatua, 1959ko apirilak 22an Santoñako dukesaren omenez, Doña Eugenia Sol María del Pilaf Fitz-James Stuart y Falcó izenekoa eta Albako XVII. dukearen arreba zena, bere bizitza luzean zehar Sevillaganako benetako pasioa izan zuenaren omenez inauguratutako barruti zabal bat da.

Erabat adreilu plantilatuz, gainontzeko guneetatik, landare talde ezberdinei forma ematen dien sigi-sagako kurba baten bidez eratua dagoelako ezberdintzen da. Arreta pizten du bere goitierak, gainontzeko glorietak baino maila bat beherago baitago, gunerako sarrera ahalbidetzen duten eskailera batzukin. Bitxia da arrapalen gehikuntza mende hasierako urte haietan.

Glorieta hau inguratzen duen landaretza, sasiakaziaz (Robinia pseudoacacia), arrosadiz eta sastraka biziz osatua dago, guneari kolorea eta argia ematen diotena.

Hasieran, bere erdigunean, oreinak eta basurdeak ikus zitezkeen, tokia, animalia hauen bazkaleku bezala hesitua izan zelarik.

Conchako Glorietatik gertu dago.

2002an erabat zaharberritu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]