Dobela

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Puntu erdiko arku "klasiko"aren zatiak, harrian.
Frantziako Re uharteko zubiaren dobela modernoa.

Dobela, arkitekturan, arku bat eratzen duen eraikuntza osagai bat da. Material ezberdinetakoa izan daiteke, adreilu edo harrizkoa, esate baterako. Gaur egun, hormigoi armatu edo aurretinkatuan egiten dira.

Arkitektura klasikoari dagokionez, dobela, arkua edo bobeda osatzen duten ziri formako ohi harrizko atal bat da, eta bere kokapen erradiala da bere bereizgarria.

Erdiko dobela, arkua ixten duena, giltzarri edo klabea da. Muturretako dobelak (basalak), pisua jasaten dutenak, salmer deitzen dira (abiapuntuko lehen dobela). Dobela baten barnealdeko zatia, arkubarnera deitzen da, eta, eraikinaren barnean dagoelako ikusten ez den zatia, arkugainera.

Dobelen atalkatzea, dobelak, bere erdigunearekiko kokatuak dauden modua da. Dobelek, erdigune bakar baten erradioak jarraitzen dituztenean, arku erradiala deitzen da, erdigune hori, arkuaren erdigunearekin bat ez badator ere. Arku bisigotikoa da. Dobelak, altuera batetaraino, horizontalean jartzen direnean, arku enjarjatu deitzen da. Arku mozarabea da.

Aldi berean, izena ematen zaie, baita ere, dobela multzo batzuei:

  • Giltzarria edo klabea: klabea edo giltzarria bera eta hau ukitzen duten dobelak.
  • Sorbaldak: klabea edo giltzarria eta giltzurrunen artean aurkitzen direnak.
  • Giltzurrunak: eustegunetik gertu aurkitzen direnak.

Dobela deitzen dira, baita ere, arku formako atal bakarrekoak egitea ahalbidetzen duten materialez eginiko gaur egungo egiturei, eta, bere eusteguneetan, dobelekin eraikitakoak bezala funtzionaten dutenak.

Sektore zirkular forma izaten ohi dute, eta eraztun aurrefabrikatu bat eratzen duten zenbait elementuren zati dira. Hauek, tunelen eraikuntzan erabiltzen dira.

Sarri, hitz hau, egitura adreiluekin eraikitako harresien barnean hormigoi armatuan elkartzen diren egitura eusguneentzako ere erabiltzen da.

Renzo Pianoren Aita Pioren Basilikak (1991-2004), gaure egungo eraikinak egiterakoan, dobelez osaturiko arkuek eskaintzen duten aldaberatasun handia adierazten du.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dobela Aldatu lotura Wikidatan