Doctor Zhivago (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Doctor Zhivago (euskaraz Zhivago doktorea) 1965eko David Lean ingeles zinema zuzendariaren estatubatuar filma bat da. 1957an Boris Pasternak idazlearen Zhivago doktorea eleberrian oinarritua dago. Filma honetan antzeztu zuten aktoreak honako hauek dira: Omar Sharif, Julie Christie, Geraldine Chaplin, Rod Steiger, Alec Guinness eta Tom Courtenay.

Filma honek 5 Oscar Sari irabazi zituen (Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria, Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria) beste hainbeste sarietara ere izendatua egon zelarik. Bost Urrezko Globo ere irabazi zituen.

Argumentua

Yevgraf Andreyevich Zhivago (Alec Guinness) sobietar jeneralak Tonya Komarovskaya (Rita Tushingam) izeneko neskari, bere anaiordea zen Yuri Zhivago (Omar Sharif) sendagile eta olerkariaren istorioa azaltzen dio. Yevgraf Zhivagoren ustez bere anaiordea, Yuri, neskaren aita omen da. Yevgraf Zhivagoren kontakizunak Lehen Mundu Gerra, Errusiako Iraultza eta Errusiako Gerra Zibila jazotzen diren 1912-1923 bitarteko garai iskanbilatsua barne hartzen ditu, Nikolas II.a Errusiakoa tsarra erail eta Sobietar Batasuna ezarri zen garaia. Tonya Komarovskaya neskaren adina kontuan hartuz, kontakizuna 1940ko hamarkadaren amaiera edota 1950ko hamarkadan zehar bututu dela hausnartu daiteke, bahiz eta filman urte zehatzik aipatu ez arren.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Doctor Zhivago (filma) Aldatu lotura Wikidatan