Dodekaneso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dodekaneso uhartedia.

Dodekaneso[1] (grezierazko toponimoa, Δωδεκάνησα, Dodekànisa, "hamabi uharte" esan nahi duena) Egeo itsasoan dagoen greziar uhartedietako bat da, Turkiako hegomendebaldeko kostaldetik gertu dagoena.

Administratiboki, uhartedia Greziako nomos edo prefektura bat da, Hego Egeoko periferiaren zati dena. 2.714 kilometro karratuko hedadura du. Bere biztanleria 2005eko erroldaren arabera 200.452 biztanlekoa zen. Prefekturako hiriburua Rodas da, izen bereko uhartean.

Geografia

Honako hauek dira uhartediko uharterik garrantzitsuenak: Rodas, Karpatos, Kasos, Kastellorizo, Symi, Tilos, Nisiros, Astipalea, Kos, Kalimnos, Leros eta Patmos

Uhartediko beste uharte nabarmengarri batzuk Agatonisi, Kalki, Lipsi, Serimos eta Telendos dira. Dodekanesoko uhartedia 163 uhartek osatzen dute, horietatik 26 populatuak daudelarik.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dodekaneso Aldatu lotura Wikidatan
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).