Dogville

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dogville (euskaraz Dogville, literalki "Txakur-Hiria" esan nahi du) 2003ko Lars von Trier daniar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Filma AEBei buruzko trilogia osatzen duten hiru filmetako bat da, gainontzekoak Manderlay (2005) eta Wasington (estreinatzeke) direlarik.

Filma honetako ezaugarri nagusia berez herri batean girotua egonagatik eszenatoki erraldi batean filmatua izana dela da, bertan etxebizitzak horma, egitura eta aterik gabe eta lurzoruan marren bidez adieraziak daudelarik, horrela ikuslearen arreta osoa aktoreen antzezpenean jarriz.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, Grace (Nicole Kidman) izeneko emakume gazte bat mafiarengandik ihesi Dogville herrira ailegatu da. Herritarren mesedea irabazi eta mafiari deitu ez diezaioten pertsona langilea dela erakusteko herritar bakoitzaren etxean zintzoki lan egingo du. Honela herritar bakoitzaren izaera nolakoa den jakingo du, baina haien bizioak eta zapalkeriak itxura zintzoko gazte babesgabe hau jomugatzat hartuko dute. Bera kriminal bat dela adierazten duten poliziaren bilaketa-kartel faltsuak agertzean, emakume gaztearenganako herritarren eskakizunak gero eta latzagoak izango dira, hura bortxatu eta izaera ozpintzeko adinakoak. Itzuraz bere babesle bakarra den herritarra ere (Paul Bettany) hura bortxatzen eta bere jazartzaileei eskeintzen saiatuko da, azkenean mafiako jazartzaileak emakume gaztearen senideak direla jakingo delarik, haien buruzagia bere aita baita. Azkenean, herritarren aurkako mendekua gauzatu asmoz emakume gazteak bere aitak mafian eskeinitako postua onartuko du, mafiako gizonek herri osoa suntsitu eta herritarrak erailez.

Aktoreak

Kanpo loturak