Dolly Parton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dolly Parton 2005ean.

Dolly Rebecca Parton (Sevierville, Tennessee, AEB, 1946ko urtarrilaren 19a) estatubatuar kantaria eta antzezlea da. Country musikaren historiako kantari onenetako bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967-1974 urteetan, Porter Wagoner kantariaren taldean aritu zen. 1974an, Traveling Family Band taldea sortu zuen, eta zenbait jiratan parte hartu zuen, 1977ra arte. Urte horretan, Gypsy Fever taldea eratu zuen, bederatzi musikarirekin.

Antzezle gisa 9 to 5 filmean (1980) egin zuen debuta, Colin Higginsen zuzendaritzapean. Gainera, izen bereko kantua idatzi zuen film hartarako. Halaber, The Best Little Whorehouse in Texas (1982, Colin Higgins) eta Steel Magnolias (1989, Herbert Ross) filmetan parte hartu zuen.

Bestalde, country bakarlari onenaren Grammy saria irabazi zuen 1978 eta 1981 urteetan, eta talde-kantari onenarena 1987an.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • As Long As I Love (1972)
  • Here You Come Again (1977)
  • All I Can Do (1978)
  • Heartbreaker (1978)
  • Rainbow (1987)
  • White Limozeen (1989)
  • Eagle When She Flies (1991)
  • Slow Dancing with the Moon (1993)
  • Something Special (1996)
  • Hungry Again (1998)
  • The Grass Is Blue (1999)
  • Little Sparrow (2001)
  • Halos & Horns (20042)
  • For God and Country (2003)
  • Those Were the Days (2005)
  • Backwoods Barbie (2008)
  • Better Day (2011)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dolly Parton Aldatu lotura Wikidatan